Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Classic Loire - Atlantique-en parte hartuko du larunbatean
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Classic Loire - Atlantique-en parte hartuko du larunbatean

16-03-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak 18. Classic Loire – Atlantique (1.1) lasterketan parte hartuko du larunbat honetan, martxoak 18. Lasterketan La Haie-Fouassière-en izango du hasiera eta helmuga eta  guztira 11 itzuli eman beharko dizkiote 16,8 kilometroko zirkuituari, 182,8 kilometro egin arte.

World Tour mailako bi talde frantzesak, Ag2R eta FDJ, lasterketan parte hartuko dute, baita eta kontinental profesional mailako hainbat talde ere (Direct Energie, Cofidis, Fortuneo, Caja Rural edo Wanty).

“Etxean lehiatu aurretik, ahalik eta hoberen ibiltzeko ilusio handienarekin ekingo diogu lasterketa honi. Maila eta izen handiko lasterketa da Frantzian, eta luxuzko partaidetza izango du. Gari Bravo eta Beñat Txoperena lehiaketara itzuliko dira. Eneko Lizarralderen bigarren lasterketa izango da, min hartuta egon ondoren. Positiboa da txirrindulariak berreskuratzen ditugula ikustea”, adierazi du Jon Odriozolak.

Beñat Txoperena lehiaketara itzuliko da behin esker belauneko tendinitisa eta bastoko mikro haustura gainditu ostean. “Oraindik ez dut neure burua ehuneko-ehunean ikusten, erritmoa galdu dut geldialdia uste baino luzeagoa izan delako. Pozik nago azken entrenamenduetan minik gabe amaitu dudalako. Ez dakit nola egongo naizen larunbatean, baina ahalik eta hoberen ibiltzen eta nire taldekideei laguntzen saiatu”, adierazi du Beñat Txoperenak.

Gari Bravo lehiaketara itzuliko da ere, azken bi lasterketetan atseden hartu ondoren.

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Ander Barrenetxea, Gotzon Udondo, Adrián González, Beñat Txoperena, Julen Irizar, Eneko Lizarralde, Mikel Iturria eta  Gari Bravo.