Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldea Oscar Rodriguez eta Julen Irizarekin indartuko da
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldea Oscar Rodriguez eta Julen Irizarekin indartuko da

20-07-2016

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak bere lasterkari multzoa handituko du hilabete honetan 'stagiere' moduan arituko diren Oscar Rodriguez eta Julen Irizaren fitxaketekin. Lehena, nafarra, Lizarte taldearekin denboraldi hasiera honetan; bigarrena, berriz, gipuzkoarra, Ampon ibili da.

Jon Odriozola, euskal taldeko zuzendariak, positiboki balioesten du profesionaletan estreinatuko diren bi gazteen helduera. Hauekin, Euskadi Basque Country - Murias Taldeak 16 lasterkariko multzoa edukiko du. Rodriguez Portugaleko Itzulia lehiatuko du eta Irizar, berriz, Getxon eta Burgosko Itzulian parte hartzeko aukera izango du.

Rubén Pérezen adierazpenak: “Proiekzio handiko bi txirrindulari dira. Orain Portugaleko Itzulia eta Burgosko itzulietan parte hartuko dugu eta ilusioa daukan jendea behar dugu hazi ahal izatego. Beraientzat ez da erraza izango, lasterketa gogorretan parte hartuko dutelako, baina gogoa eta ilusioa dutenez, maila emango dute.

Julen Irizarren adierazpenak: “Amets bat betetzeko lehenengo pauso bat da. Ilusio asko egiten dit bai profesional mailan parte hartzean zein etxeko taldean lekutxo bat edukitzeak. Euskal Herrian aukera gutxi dago profesional izateko eta Euskadi Basque Country Murias taldearekin ikusten duzu aukera bat badagoela. Eskatzen didatena ahal dudan eta hoberen egiten saiatuko naiz.”.

Oscar Rodríguezen adierazpenak: “Oso aurrerapauso handia eta polita da. Aukera izango dut profesionalekin lehiatzeko eta maila oso altua izango da. Ikasi egin nahi dut eta taldeak eskatutakoa egingo dut. Euskadi Basque Country Murias taldearekin hemengo txirrindulariak aukera bat gehiago daukagu”.