Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country  Murias taldea Paris Arras Tourrean
Partekatu:      

Euskadi Basque Country Murias taldea Paris Arras Tourrean

19-05-2016

Euskadi Basque Country Murias taldeak bihar hasi eta igandean amaituko den Paris Arras Tour lasterketan parte hartuko du. Frantziako iparraldean ospatuko da lasterketa eta hiru etapa izango ditu.

Lehenengo etapa 92 kilometroko ibilbide motza izango du, baina txirrindulariek bi harbide tarte gainditu behar izango dituzte. Bigarren eta azken etapetan ia 200 kilometroko ibilbidea burutuko dute txirrindulariek.

Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Ander Barrenetxea, Gotzon Udondo, Aitor González, Aritz Bagües, Peio Olaberria eta Adrián González.

Etapak:

1. etapa: Douchy les Mines / Biache Saint Vaast (92,4 km)
2. etapa: Barlin / Tatinghem (199,3 km)
3. etapa: Gavrelle / Arras (181,4 km)