Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country -  Murias Taldeak Paris - Troyes lasterketan parte hartuko du igande honetan
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Paris - Troyes lasterketan parte hartuko du igande honetan

10-03-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak 179,3 kilometroko ibilbidea duen 59.Paris – Troyes lasterketan parte hartuko du igande honetan.

41. kilometroan bi igoera dituen zirkuituan sartuko dira Côte de l’esgarot eta Côte de Macey. Guztira 8 itzuli eman behar izango dizkiote 5,6 kilometroko zirkuituari, Troyes-erantz abiatu aurretik.

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Julen Irizar, Eneko Lizarralde, Adrián González, Mikel Bizkarra, Aitor González, Mikel Iturria, Pello Olaberria eta Gotzon Udondo.

Eneko Lizarralde lehiaketara itzuliko da Mallorcako Challenge-ean erori eta urtarrilla amaieratik bajan izan ondoren. Bergarako txirrindulariak erradioaren haustura bikoitza izan zuen.

“Lasterketa hauek ondo datozkigu apirileko etxeko lasterketetara maila onean iristeko. Lillers-en egin genuen moduan, Julen, Adrián edo Iturriarekin emaitza on bat lortzen ahaleginduko gara”, adierazi du Jon Odriozolak.