Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Volta ao Alentejon parte hartuko du bihartik aurrera
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Volta ao Alentejon parte hartuko du bihartik aurrera

21-02-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak 35. Volta Ao Alentejon (2.1) parte hartuko du bihartik aurrera eta igandera arte. Lasterketak bost etapa izango ditu eta bertan izango dira Movistar Team (World Tour), kontinental profesional mailako CCC, Gazprom – RusVelo, Caja Rural eta Manzana Postobón, bai eta Portugaleko Kontinental mailako talderik onenak, besteak beste.

2016ko ekitaldian taldeak lasterketa bikaina burutu zuen. Imanol Estevez-ek taldearen lehen garaipena lortu zuen eta Gari Bravo bigarren eta hirugarren izan zen beste bi jardunaldietan.

“Ilusio handiarekin gatoz Alentejoko Itzulira, Imanol Estevez-en garaipena gogoan dugularik. Talde lehiakorra ekarri dugu eta iazko garaipena errepikatzen saiatuko gara. Gari Bravo oso momentu onean dabil eta bi txirrindulari azkar ditugu, Julen eta Adrián. Lasterketa honetako etapa amaierak ondo egokitzen dira bi txirrindulari hauen ezaugarrietara. Mikel Iturriak denboraldiko debuta egingo du hemen eta bai bera zein taldeko beste txirrindulariak urrunetik ahalegintzen eta Gari babesten arituko dira”, adierazi du Ruben Pérez taldeko kirol zuzendariak.

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak txirrindulari hauekin parte hartuko du: Pello Olaberria, Adrián González, Aitor González, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Ander Barrenetxea, Mikel Iturria eta Julen Irizar. 

Etapak

1. etapa:  Portalegre - Castelo de Vide (158 km)
2. etapa: Monforte -Portel (171 km)
3. etapa: Mourão - Mértola (208 km)
4. etapa:  Odemira - Alcácer do Sal (175 km)
5. etapa: Ferreira do Alentejo - Évora (169 km)