Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldeak denboraldiko lehen podiuma lortu du
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak denboraldiko lehen podiuma lortu du

28-01-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak denboraldiko lehen podiuma lortu du gaur Mikel Bizkarraren eskutik Andratx – Mirador De's Colomer (158,7 km) sarian mendiko sailkapena irabazi eta gero. Egon gogorrean, hainbat mendate eta lehen mailako Puig Major-eko igoerak pasa dituztela, txirrindulari bizkaitarra aldapa gora hoberen moldatu dena izan da.

“Puig Major oso bizkor igo dugu eta ihelsadiko txirrindulariak harrapatzen ari ginen. Banekien mendatetik lehen postuan igarotzen zenak mendiko sailkapena irabaziko zuela eta gainsarira 300 metro geratzen zirelarik erasoa jo dut eta lehena pasatu naiz. Gero, Garik emaitza ona lor zezan laguntzen saiatu gara. Lasterketa handia egin dugu”, balioetsi du Mikel Bizkarrak.

Gainera, euskal taldea eguneko protagonista izan da ihesaldian txirrindulari bat sartuz. Hainbat alditan saiatu ondoren, Pello Olaberria erne ibili da eta lasterketa buruan hainbat kilometrotan ibili den taldean sartu da. Gaur, berriz ere, Lotto Soudal taldeko Tim Wellens-ek lortu du garaipena.

Etapa amaieran, Jon Odriozola harro azaldu da bere txirrindulariek egindako lanarekin eta Bizkarrak lortutako saria nabarmendu du: “Hau taldeak denboraldi honetan lortu duen lehen garaipen handia da. Meritu itzela dauka honelako etapa batean podiuma lortzea. Guretzat podiumak lortzea garrantzitsua da eta are gehiago lortzen dituzunak mendiko sariaren mailakoak direnean eta gaur bezalako egun batean, bost mendate eta lehenengo mailako beste batekin. Oso pozik nago egindako lanarekin. Lehenik eta behin, Pello Olaberriarekin ihesaldian egon garelako eta gero, Mikel Bizkarra Puig Major-en onena izan delako. Gauzak lortu nahi ditugu eta ilusioz eta gogoz egiten ari garen lana fruituak ematen ari da”.

Beste alde batetik, Euskadi Basque Country – Murias Taldeko zuzendariak Eneko Lizarraldek jasandako erorikoarengatik atsekabea erakutsi du.Bergarako txirrindulari Klinikan egin dioten azterketak hausturarik ez duela argitu du, baina hainbat zauri ditu gorputz osoan zehar eta hainbat puntu jarri behar izan dizkiote eskuineko belaunean.

Challenge-eko azken sarian Euskadi Basque Country – Murias Taldeko txirrindulari hauek parte hartuko dute: Adrián González, Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Aritz Bagües, Julen Irizar, Pello Olaberría, Gotzon Udondo eta Aitor González.

Argazkiak jaitsi