Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country Murias Taldeak eta Orbeak elkarlanean jarduteari ekin diote
Partekatu:      

Euskadi Basque Country Murias Taldeak eta Orbeak elkarlanean jarduteari ekin diote

02-01-2016

2016ko denboralditik aurrera Orbeak eta Euskadi Basque Country Murias Taldeak elkarlanean jarduteari ekin diote, hiru urterako hitzarmenarekin hasi baina bide luzea egingo duen lankidetza izateari begirakoa. Datozen urteetarako helburuak partekatzen ditugu Orbearekin, eta taldearen itxaropenak aurrera eraman ahal izateko funtsezko elkarlana izango da.

Talde honek Euskadiko txirrindulariek etorkizun hurbil batean munduko txirrindularitza-itzulirik garrantzitsuenean, Frantziako Tourrean, parte hartzeko borrokatuko du. Halaber, euskal zaleek nazioarteko txirrindularitzan sartzeko esperantza duen talde bat jarraitu ahal izango dute eta, beraz, munduko lasterketa hoberenak ikurrinarekin estaliko dituzte.

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak bizikleta modelorik aitzindarienak izango ditu, besteak beste: errepidean Orca, MyO kustomizazio plataformak pertsonalizatua; eta Ordu erlojupeko modeloa.