Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionalarekin bat egiten du
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionalarekin bat egiten du

02-12-2016

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak bihar, abenduaren 3an, ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionalarekin bat egin du. “Zer egin dezaket nik euskararen alde?” lelopean, hainbat erakunde publikok eta gizarteko arlo askotariko pertsona famatuk egin dute adierazpenaren alde.

Gure taldeko kide guztiek bat egin duten dokumentuan aditzera ematen denez, Euskara babestearen aldeko ageri dira “guztion proiektua delako”, eta bihar ospatuko den Nazioarteko Eguna “indarberritzeko eguna” dela eta “bi hizkuntza ofizialen berdintasun sozialera iristeko urratsak egiten jarraitzeko eguna” dela adierazi dute.

Euskararen aldeko bideoa sare sozialetan

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko txirrindulariek Euskararen Nazioarteko Egunaren aldeko atxikimendua agertu nahi izan dute taldeko sare sozialetan bideoa zabalduz.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium