Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Grand Prix de Lillers-en parte hartuko du igande honetan
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Grand Prix de Lillers-en parte hartuko du igande honetan

03-03-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak 52. Grand Prix de Lillers (1.2) lasterketan parte hartuko du igande honetan, martxoak 5. 10 itzuli eman behar izango dizkiote txirrindulariek 18,6 kilometroko ibilbideari, 186 kilometro egin arte. Taldeak frantzian korrituko duen lehen lasterketa izango da hau eta aurten ere bertako lasterketa ugarietan izango da denboraldi osoan zehar.

“Taldearentzat oso gogorra izan den otsaila amaituta, gogoz eta ilusio handiz gatoz lasterketa honetara, min hartuta dagoen jendea berreskuratzen dugun bitartean. Eguraldia ez dugu lagun izango, baina Aitor, Adrián eta Julenekin lasterketa lehiatzeko asmoarekin gatoz”, adierazi du Jon Odriozola kirol zuzendariak.

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Mikel Bizkarra, Gotzon Udondo, Pello Olaberria, Ander Barrenetxea, Mikel Iturria, Julen Irizar, Adrián González eta Aitor González.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium