Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Mallorcako Challengean hasiko du 2017 denboraldia
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Mallorcako Challengean hasiko du 2017 denboraldia

26-01-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak gaur hasiko du bere hirugarren denboraldia profesional mailan, XXVI Playa de Palma Challenge Ciclista Mallorcan. Egun bakarreko lau proba ospatuko dira Mallorcan, gaur eta igandea bitartean.

Txirrindularitzaren maila goreneko lau talde izango dira lasterketan eta Alejandro Valverde eta Nairo Quintanaren mailako txirrindulariak parte hartuko dute.

Hauek izango dira Porrerres – Felanitx – Ses Salines – Campos proban parte hartuko duten Euskadi Basque Country – Murias Taldeko txirrindulariak: Garikoitz Bravo, Pello Olaberría, Adrián González, Gotzon Udondo, Aritz Bagües, Julen Irizar, Ander Barrenetxea y Eneko Lizarralde.

XXVI Playa de Palma Challenge Ciclista Mallorca

Trofeo Porrerres – Felanitx – Ses Salines – Campos (168 km)
Trofeo Serra de Tramuntana (Sóller – Deià) (154 km)
Trofeo Andratx – Mirador de’s Colomer (Pollença) (158 km)
Trofeo Playa de Palma – Palma (165 km)

Lasterketa taldearen Twitterreko kontuaren bidez jarraitu ahal izango da (@MuriasTeam), bai eta lasterketaren kontu ofizialean @ChallengeMca eta #ChallengeMallorca traolaren bidez. Gainera, Teledeporte telebista kateak egunero

Jon Odriozolaren adierazpenak: