Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country ? Murias Taldeak Sergio Samitier fitxatu du
Partekatu:      

Euskadi Basque Country ? Murias Taldeak Sergio Samitier fitxatu du

02-11-2017

Sergio Samitier-ek (Barbastro, 1995) Euskadi Basque Country – Murias Taldearen eskutik emango du profesional mailarako pausoa. Samitier afizionatu mailan gehien nabarmendu den txirrindularia izan da Lizarte taldean eta 7 garaipen lortu ditu, Bidasoako Itzulia eta Espainiako Kopa 23 urtez azpikoetan, besteak beste.Txirrindulari gazteak bi urterako sinatu du euskal taldearekin.

Jon Odriozola kirol managerraren adierazpenak: "Afizionatu mailan garaipen gehien lortu dituen txirrindularia izan da, talentu handia eta etorkizun oparoa dituen mutila da. Taldea indartuko duen fitxaketa bikaina da hau. Barceló, Irizar, Óscar Rodríguez eta Bartherekin batera, talentu eta maila handiko gazte ugari izango ditugu. Gurekin hazi eta beraien ahalmena garatzea nahi dugu, hori baita proiektu honen helburuetariko bat".

Sergio Samitierren adierazpenak: "Urteak daramatzat pauso honen atzetik eta nire ahaleginarekin niregan jarri duten konfiantza itzuli nahi dut. Nire lehen denboraldia izango da profesional mailan eta hazi egin nahi dut, egunen batean profesional mailan afizionatu mailan izan naizen Samitier bera izateko. Talde honen lana oso garrantzitsua da txirrindularitzarentzat, Euskadi – Murias taldearengatik izango ez balitz, ni ez nintzateke txirrindulari profesionala izango. Niregan interesa oso goizetik erakutsi dute eta niri aukera emateko egin duten ahalegina oso aintzat hartzen dut. Oso eskertuta nago".