Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country Murias taldearen kide izan nahi duzu? Egin zaitez laguntzaile!
Partekatu:      

Euskadi Basque Country Murias taldearen kide izan nahi duzu? Egin zaitez laguntzaile!

03-05-2016

Euskadi Basque Country Murias taldea laguntzaileak lortzeko kanpaina martxan jarri du, zaleak proiektuaren partaide izan eta beraien babesa eman dezaten.

Parte hartu nahi duten zaleek laguntzaile egin daitezke murias-taldea.com web orriaren bidez. Laguntzaile izateko 25€ ordaindu behar dituzke 18 urtez azpikoek eta 25€ gainerakoek. Laguntzaileek txirrindulari guztien txartelak eta taldearen kamiseta jasoko dituzte. Gainera, taldearen ekipamenduaren eta txirrindulariek erabiltzen duten bezalako bizikleta baten zozketan parte hartu ahal izango dute, beste abantaila eta eskaintzen artean.

“Talde hau guztiok ordezkatzen gaitu eta proiektu hau aurrera segi dezan jendearen babesa behar dugu”, azpimarratu du Jon Odriozolak, taldeko kirol zuzendariak. “Zaleek ulertzen badute proiektu hau guztiona dela, aurrera jotzea errazago izango da”, dio Odriozolak. Era berean, zaleei deialdia egin die taldea bultzatu eta guztion artean lasterketa onenetan parte hartu dezakeen talde euskaldun bat lortzen laguntzeko.

Laguntzaile egin zaitez!