Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldearen debut distiratsua
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldearen debut distiratsua

28-01-2016

Eneko Lizarralde podiumera igo da mendiaren saria lortu ondoren Mallorcako Challenge-aren lehenengo jardunaldian.

Euskadi Basque Country - Murias Taldearen estreinaldia aurtengo denboraldian distiratsua izan da. Euskal taldeak sasoiko bere lehen podiuma lortu du Eneko Lizarralderen bitartez, Mallorkako Challenge-aren aurreneko jardunaldian
mendiko sarian irabazle atera eta gero. Etapa garaipena Andre Greipel (Lotto- Soudal) alemaniarrak eskuratu du.

Bergarako txirrindularia Felanitx Garaikurreko protagonistetariko ba izan da. Bere garaipen partzialaz gain, eguneko ihesaldian partu hartu du Grischa Janorschke (Roth) eta Domingo Gonçalves (Caja Rural-Seguros RGA) bere aldamenean zituelarik. Mendi sariak, "taldearen morala indartzeko balio izan du", dio Jon Odriozolak, taldeko burua.

Bihar, bigarren jardunaldian, 150,45 kilometro ibili behar izango dituzte txirrindulariak Pollença Garaikurrean. Odriozolak hurrengo zortzi lasterkariekiko apustua egingo du biharko etapan: Jon Ander Insausti, Mike Bizkarra, Pello Olaberria, Gotzon Udondo, Imanol Estévez, Beñat Txoperena, Adrián González eta Eneko Lizarralde. Biharkoa, berriz ere, froga zorrotza izango da Euskadi Basque Country - Murias Taldearentzat, baina gaurko lan txukunaren ondorioz indartuta aurre egingo diote.

Argazkiak ikusi
Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium