Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, aparteko denboraldia
Partekatu:      

Euskadi-Murias, aparteko denboraldia

08-05-2018

Euskadi-Murias denboraldiko ezustekoa da tropelean zalantzarik gabe, sekulako emaitzak lortuta eta multzo lehiakorra eta protagonista izanik edonon. Eduard Pradesek Tour de Yorkshiren lortu duen bigarren postuak hori bete du; Greg van Avermaetek bakarrik gainditu du katalunyarra.

Azken asteak bikainak izan dira Jon Odriozolaren taldearentzat. Emaitzak pilatu dituzte txirrindulariek. Izan ere, 41 postu bereganatu ditu taldeak aurreneko hamarren artean: guztira, 12 podium eskuratu dituzte, 17 lasterketetan eta 11 txirrindulari desberdinekin. Zenbaki horiei garaipena besterik ez zaie falta. Edonola ere, emaitzen zerrenda izugarria da Grupo Muriasek aurten mailaz jauzia emateko egin duen aldeko apustuan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Urte honetan, taldea errepidean hasi zenean, gauzak ondo ateratzeko eta emaitza onak lortzeko itxaropena dituzun arren, ezinezkoa zen taldeak maila hau harrapatuko zuela pentsatzea bakarrik bost hilabetetan talde Profesional Kontinental bezala. Lortu dena taldea osatzen duten pertsonei esker izan da baita Murias bezalako etxeak beharra ikusi duela Euskadi izena txirrindularitzaren maila gorenera eramateko ere.

Beraz, bi urtetan lortuko genuela pentsatzen nuena urte erdian lortu egin dugu, staff kideek eta talde osoak proiektu honetan dena eman dutelako.

Laburbilduz, itxura eta gaitasuna izanik eta hori emaitzekin indarberrituta, Euskadi munduko lehendabiziko mailara heldu dela egiazta dezakegu. Orain, hori sendotu eta merezi duen etorkizuna ematen dagokigu denon artean. Ezin dugu lan guzti hori alferrik galdu".

41 top 10 11 txirrindulariekin 17 lasterketetan.

2º General Tour Yorkshire: Prades
2º Etapa 3 Vuelta Castilla y León: Prades
2º Etapa 2 Vuelta Castilla y León: Aberasturi
2º Etapa 1 Vuelta Castilla y León: Aberasturi

3º Etapa 3 Tour Yorkshire: Aberasturi
3º Etapa 2 Vuelta Madrid: Sanz
3º Etapa 2 Tour Yorkshire: Prades
3º General Vuelta Castilla y Léon: Prades
3º Etapa 2 Vuelta Castilla y León: Sanz
3º Etapa 1 Vuelta Castilla y León: Prades
3º Etapa 6 Volta Alentejo: Aberasturi
3º Etapa 5 Volta Alentejo: Óscar Rodríguez

4º 3ª etapa Vuelta Madrid: Sanz
4º Etapa 1 Vuelta Asturias: Prades
4º GP Miguel Induráin: Prades
4º Etapa 3 Volta Alentejo: Aberasturi
4º Trofeo Palma: Sanz

5º 4ª etapa Tour Yorkshire: Prades
5º Etapa 3 Vuelta País Vasco: Sanz

6º Etapa 2 Vuelta País Vasco: Prades
6º Etapa 6 Volta Catalunya: Sanz
6º Etapa 1 Circuit Sarthe: Aberasturi
6º Etapa 6 Volta Alentejo: Aristi
6º Etapa 2 Volta Alentejo: Aristi
6º Etapa 3 Vuelta Andalucía: Aberasturi
6º Etapa 1 Tour La Provence: Irizar
6º Trofeo Lloseta-Andratx: Prades

7º Etapa 3 Vuelta Asturias: Prades
7º Etapa 1 Vuelta Castilla y León: Sanz
7º Tro-Bro Léon: Aristi
7º General Volta Alentejo: Barceló
7º Etapa 2 Volta Alentejo: Aberasturi
7º Clássica Arrabida: Aberasturi
7º Etapa 3 Volta Comunitat Valenciana CRE: Euskadi-Murias

8º Etapa 4 Volta Alentejo: Aitor González
8º Etapa 2 Vuelta Andalucía: Bizkarra

10º Etapa 1 Vuelta Madrid: Iturria
10º Etapa 4 Volta Alentejo: Barceló
10º Etapa 2 Tour Haut Var: Barthe
10º Clásica Almería: Aberasturi
10º Etapa 3 Tour La Provence: Barthe

Argazkia: Photo Gomez Sport