Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldea Sierran Nevadan bilduko da
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldea Sierran Nevadan bilduko da

13-07-2018

Euskadi-Murias taldeko multzo bat Sierra Nevadako Goi Mailako Kirol Egoitzan (CAR) bilduko da hiru aste, larunbatetik, uztailak 14a, abuztuko 2ra arte. Helburua da denboraldiko bigarren zatia prestatzea, Espainiako Itzulia batez ere.

Jon Aberasturi, Aritz Bagüés, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria, Edu Prades eta Héctor Sáez altueran entrenatuko diren zazpi txirrindulariak dira, izan ere, CAR egoitza 2.320 metrora dago. Bestetik, Beñat Txoperena eta Enrique Sanz bertan dira; Oscar Rodriguez, Navacerradan; Sergio Samitier, Benasquen; eta Sergio Rodriguez Andorran izango da.

Jomuga argia da: altueran lana eta atsedena aprobetxatzea etekina ateratzeko gero errepidean eta lehiaketetan. Hasierako astea egokitzeko izango da eta hurrengo ostiralean, uztailaren 20an, testa izango dute txirrindulariek. Emaitzei so, taldeko teknikoek lan saio zorrotzagoak antolatuko dituzte Espainiako Itzuliari begira batez ere.

Beraz, txirrindulari bakoitza hiru aste inguru izango da altueran hurrengo xede garrantzitsuak prestatzeko: Donostia Klasika (abuztuak 4), Burgoseko Itzulia (abuztuaren 7tik 11ra) eta Espainiako Itzulia (abuztuaren 25tik irailaren 16ra).

Xabier Muriel, prestatzaile fisikoa: "Altueran batera entrenatzea oso garrantzitsua da talde bezala. Bigarren zatia ondo prestatzeko da, Espainiako Itzulia batez ere. 1.600 metrotik gora oxigenorik eza dago eta entrenatzen baino gehiago atseden hartzen bilatzen da gorputza bizitzeko globulu gorriak sortzeko hain zuzen ere. Hau da, etekina ateratzea modu naturalean bi eta hiru asteko epean Donostia, Burgos eta Espainiako Itzulia lasterketei begira.

Beste sei txirrindulari (Mikel Aristi, Ander Barrenetxa, Cyril Barthe, Julen Irizar, Sergio Rodríguez eta Gotzon Udondo) lehiatzen dira aste honetan GP Internacional Torres Vedras-Trofeu Joaquim Agostinho Portugalgo itzulian; batzuk errepikatuko dute Grande Prémio de Portugal N2 (18-22) proban eta euskal taldeak bi hitzordu nagusi izango ditu etxean, Ordiziako Klasikan eta Getxoko Zirkuitoan, uztailaren 25ean eta uztailaren 31ean ospaturik, hurrenez hurren.

Argazkia: Photo Gomez Sport