Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Muriasek 2019. urteko taldea baieztatu du
Partekatu:      

Euskadi-Muriasek 2019. urteko taldea baieztatu du

15-11-2018

Euskadi-Murias taldeak 20 txirrindularien zerrenda baieztatzen du 2019. urteko denboraldiari begira. Multzo osoa elkartuko da asteburu honetan Irurtzunen, Nafarroan.

Euskal taldearen gaztetasunaren eta harrobiaren aldeko apustua adinetan isladatzen da: 8 taldekidek 25 urte baino gutxiago izango dute hurrengo urtean; 11k 26 baino gutxiago et 15ek 27 baino gutxiago. Aurpegi berriak bost dira, Beñat Intxaustirena nabarmenduta, eta batzen dira jarraitzen diren 15 txirrindulariekin azken denboraldi bikaina amaituta aurreneko urtean Kontinental Profesional mailan. Guztira, 10 garaipen erdiesti ditu Euskadi-Murias taldeak aurten, Oscar Rodriguez Espainiako Itzulian eta Edu Prades Turkiako Tourrean lortutakoak azpimarratuta, 36 aldiz podiumean izan dira eta 108 postu lehendabiziko hamarretan erdietsi dituzte txirrindulariek.

Jon Odriozolaren taldea, beraz, hurrengo denboraldia prestatzen hasiko da ilusioz beteta kirol ikuspuntutik hiru egunetan Irurtzunen, ostiraletik igandera.

Bestetik, taldeak eskertu nahi du Aitor Gonzalez eta Beñat Txoperena kideen ibilbidea, 2016tik eta 2015etik hurrenez hurren, eta opa diete onena izaten biei bai profesional mailan baita bizitzan ere.

EUSKADI-MURIAS 2019

Aurtengoak (15): Mikel Aristi (1993), Aritz Bagüés (1989), Fernando Barceló (1996), Ander Barrenetxea (1992), Cyril Barthe (1996), Mikel Bizkarra (1989), Garikoitz Bravo (1989), Julen Irizar (1995), Mikel Iturria (1992), Óscar Rodríguez (1995), Sergio Rodríguez (1992), Héctor Sáez (1993), Sergio Samitier (1995), Enrique Sanz (1989), Gotzon Udondo (1993).

Altak: (5): Urko Berrade (1997, Lizarte amateur), Mario González (1992, Sporting-Tavira), Beñat Intxausti (1986, Team Sky), Juan Antonio López-Cózar (1994, Fundación Euskadi), Daniel Viejo (1997, Caja Rural-RGA amateur)

Bajak: Jon Aberasturi, Aitor González, Eduard Prades, Beñat Txoperena.

Jon Odriozola, kirol managerra: "2019 urteko taldea oso lehiakorra da. Aurtengo uzteak ordezkatzeko, txirrindulari gazteak eta mailakoak fitxatu ditugu. Gainera, multzoa haziko dela pentzatzen dut; izan ere, Fernando, Cyril, Oscar, Sami edota Julen gazteak beste urrats emateko prest dira. Bestetik, aurreneko mailako txirrindulari dugu, Beñat Intxausti hain zuzen ere, eta berriz ere onena emateko lagunduko dugu. Hortaz, talde hau arima, adorea, izaten jarraituko du, borrokatzeko beti prest eta gogoekin. Hori da xedea, ildo horri heltzea, zaleek gu bereizteko aurten edonon egin duten bezala".

Xabier Muriel (prestatzailea), Rubén Perez eta David Echavarri hiru kirol zuzendariak izaten jarraituko dira 2019. urtean.

Asteburuan zehar txirrindulariek hitzaldiak jasoko dituzte (hedabideak, sare sozialak, elikadura, Adams, Pasaporte Biologikoa...); bakarkako bilerak izango dituzte kirol zuzendaritzarekin denboraldia zehazten hasteko; eta material neurriak hartuko dituzte. Larunbatean, talde osoak ibilaldi bat egingo du mendira, oinez; gero, bazkarian parte hartuko dute babesleekin baita hedabideekin ere.

Argazkiak: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium