Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Muriasek aparteko joerari eutsi nahi dio Dunkerquen
Partekatu:      

Euskadi-Muriasek aparteko joerari eutsi nahi dio Dunkerquen

07-05-2018

Euskadi-Murias 4 Jours de Dunkerque / Grand Prix des Hauts de France (2.HC, Frantzia) lehiatuko da asteartetik igandera. Euskal taldeak helburu du azken lasterketen maila bikainari eustea. Batez ere, Edu Prades Tour de Yorkshire lortutako bigarren postua azpimarratzekoa da.

Mikel Aristi, Aitor González, Julen Irizar, Mikel Iturria, Héctor Sáez, Enrique Sanz eta Gotzon Udondo zazpi txirrindulariak izango dira. Beste multzo bat Vuelta a Aragón (2.1) proban lehiatuko da ostiraletik aurrera.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Goi mailako lasterketetan parte hartzen jarraituko dugu Dunkerquen, Hors Catégorie mailakoa dela-eta hain zuzen ere. Gure aukerak izango ditugu gure txirrindularirik azkarrenekin, azken asteen bidea jarraitzen saiatzeko onenen aurka, taldea banatzen dugun arren".

Guztira, 19 talde izango dira irteeran: WorldTourreko hiru (AG2R La Mondiale, Groupama-FDJ eta Lotto-Soudal), 14 Profesional Kontinental eta bi Kontinental mailakoak.

Ibilbidea gorabeheratsua da, 24 gaina denetara sei egunetan; bosgarrena saioa gogorrena dela ematen du.

Etapak:
Asteartea. 1ª etapa: Dunkerque - La Bassée, 163,5 km
Asteazkena. 2ª etapa: Le Quesnoy - Soissons, 173,3 km
Osteguna. 3ª etapa: Fort Mahon Plage - Ecques, 171,5 km
Ostirala. 4ª etapa: Dainville - Mont Saint-Eloi, 172,5 km
Larunbata. 5ª etapa: Wormhout - Cassel 178,7 km
Igandea. 6ª etapa: Coulogne - Dunkerque 169,8 km

Argazkia: Photo Gomez Sport