Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias burua azaltzen saiatuko da Dunkerquen
Partekatu:      

Euskadi-Murias burua azaltzen saiatuko da Dunkerquen

13-05-2019

Euskadi-Murias taldeak Frantziako 4 Jours de Dunkerque Itzuliari aurre egingo dio aste honetan, sei etapatan ospaturik asteartetik igandera hain zuzen ere.

Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Urko Berrade, Julen Irizar, Héctor Sáez eta Dani Viejo zazpi txirrindulariak dira, David Echavarriren zuzendaritzapean.

Julen Irizar: "Betiko Frantziako lasterketa da, sei saio, bide estuak, bihurguneak, haizea, etab. Lau etapa lauak dira eta sailkaoen nagusiari so bi etapa dugu gorabeheratsuagoak, zirkuitoetan eta maldan gora bukatuta, batez ere bosgarrena. Neure burua ondo ikusten dut eta ilusioa dut bide horri eusteko, batez ere gozatzen. Multzo ona dugula uste dut ibilbide horretan ondo moldatzeko. Gure burua Cyril (Barthe) izango dela ematen du; izan ere, ondo moldatzen da lasterketa hauetan eta sasoiko ibili da azken probetan maila erakusten eta emaitza politak lortzeko gai dela".

Ibilbidea:
Asteartea. Etapa 1: Dunkerque - Condé-sur-l'Escaut, 180,7 km
Asteazkena. Etapa 2: Wallers - Saint-Quentin, 181,6 km
Osteguna. Etapa 3: Laon - Compiègne, 156,5 km
Ostirala. Etapa 4: Fort Mahon Plage - Le Portel, 184,9 km
Larunbata. Etapa 5: Gravelines - Cassel, 181,5 km
Igandea. Etapa 6: Roubaix - Dunkerque, 174,1 km

Guztira, 18 taldek parte hartuko dute, WorldTour mailako lauk eta Kontinental Profesional mailako 11k. Beste talde bat Aragoiko Itzulian lehiatuko da ostiraletik igandera.

Argazkia: Photo Gomez Sport