Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Aristiren agerraldiak Dunkerquen
Partekatu:      

Mikel Aristiren agerraldiak Dunkerquen

10-05-2018

Mikel Aristi zazpigarren sailkatu da 4 Jours de Dunkerque (2.HC, Francia) itzuliaren hirugarren etapan, Fort Mahon Plage - Ecques, 171,5 km, eta Euskadi-Murias taldearen maillota erakutsi du berriro ere helmugan.

Aristi, Julen Irizar babestuta azken kilometroetan, esprinean sartu da beste egunez: gipuzkoarrak 12. postua erditsi zuen lehendabiziko bi saiotan, gaur, berriz, zazpigarrena eskuratu du. Nacer Bouhanni (COF) irabazlea izan da. Nagusian, Timothy Dupont (WGG) liderra da eta Aristi 14.a da 12 segundora. Bergarakoa denboraldi polita egiten ari da; Tro-Bro Léon klasikoan 7. postua erdietsi zuen.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Postuak pilatzen jarraitzen dugu, Hors Catégorie itzulian gainera baita goi mailako esprinterren aurka ere. Aristi hazten ari da txirrindularia gisa eta taldea protagonista da denboraldi osoan zehar bezalaxe".

Aitor González, Julen Irizar, Héctor Sáez eta Gotzon Udondo kideek Aristi laguntzen dute Dunkerque; Mikel Iturriak eta Enrique Sanzek, berriz, lasterketa utzi zuten, gluteon minduta eta alergiak direla-eta, hurrenez hurren. Frantziako itzulia hurrengo igandean amaituko da.

Bestetik, euskal taldea Aragoiko Itzulian lehiatuko da asteburuan Jon Aberasturi, Fernando Barceló, Gari Bravo, Mikel Bizkarra, Óscar Rodríguez, Sergio Samitier eta Beñat Txoperena taldekideekin.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium