Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Aristi eta Sanz, Euskadi-Muriasen aukerak Frantzian
Partekatu:      

Aristi eta Sanz, Euskadi-Muriasen aukerak Frantzian

17-05-2018

Euskadi-Murias Frantzian lehiatuko da A Travers Les Hauts De France - Trophée Paris-Arras Tour (2.2) itzulian, hiru etapatan ostiraletik igandera.

Mikel Aristi, Ander Barrenetxea, Sergio Rodríguez, Enrique Sanz, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo sei txirrindulariak izango dira, Ruben Perez zuzenduta.

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Helburua da berriro besoak altxatzea, baina apaltasunarekin. 2.2 itzulia den arren, goi mailako aurkariak aurkituko ditugu, maila gorenean lehiatuko direnak epe laburrean. Ibilbidea zelaia da oso eta saioak esprinean erabakiko direla ematen du. Aristi eta Sanz gure aukerak izango dira, beraz".

Ibilbideak ez du zailtasun gehiegirik aurkezten eta gizon azkarrenek izango dituzte aukerak irabazteko. Guztira, 21 talde izango dira irteeran.

Etapa 1: Le Cateau-Cambrésis - Villers-lès-Cagnicourt, 121,7 km
Etapa 2: Lens - Liévin, 189,6 km
Etapa 3: Hermies - Arras, 192,6 km

Jon Aberasturi, Aritz Bagüés, Aitor González, Edu Prades, Hécto Sáez eta Sergio Samitier, berriz, Norvegiako Itzulian (2.HC) lehiatzen dira asteotan. Hain zuzen, Aberasturik hirugarren postua erdietsi zuen asteazkenean.