Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Murias: adierazpen ofiziala
Partekatu:      

Euskadi Murias: adierazpen ofiziala

30-09-2019

Euskadi – Muriasek, adierazpen honen bidez, datorren denboraldian jarraituko ez duela ofizialdu nahi du.
 
Duela 5 urte Euskadi – Murias taldea sortu zen, euskal txirrindularitza berpiztearen helburuarekin, aurreneko hiru urteetan kontinental mailan eta azken biak kontinental profesionaletan.
 
Hasiera-hasieratik kirol eta antolakuntza bikaintasunean oinarritutako harrobi proiektua garatu nahi izan genuen. Gure desira euskal neska-mutilei nazioarteko mailarik gorenean lehiatzeko aukera ematea izan da beti.
 
Lortutako arrakastak etengabe haztera behartu gaitu eta gure baliabideekin hazten jarraitzea ezinezkoa denez, une honetan alde batera egitera behartuta gaude.
 
Gaur ofizialki berretsi dezakegu Euskadi – Murias taldeak ez duela datorren denboraldiak jarraituko. Azken urteen balantzea oso pozgarria da. Lortutako kirol emaitzengatik eta taldean sortutako giroarengatik, bai gurekin ibili diren kirolarien eta staff teknikoaren aldetik, ohorezko matrikula jarriko genioke gure ibilbideari.
 
Euskal zein munduko zaleek beti ilusio handiz jaso dute gure taldea, parte hartu dugun edozein herrialdetan, eta bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu. Uste dugu Euskadiren izena munduko errepide guztietara eraman dugula eta ziur gaude euskaldun guztiontzat onuragarria izan dela.
 
Eskerrik asko denoi!
 
Euskadi - Murias

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium