Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Andaluziako Itzulia ederra egin nahi du Euskadi-Murias taldeak
Partekatu:      

Andaluziako Itzulia ederra egin nahi du Euskadi-Murias taldeak

19-02-2019

Euskadi-Muriasek erronka du Andaluziako Itzulian eta mailarik altuena emateko prest azalduko da irteeran. Bost etapatan ospatuko da lasterketa, asteazkenetik igandera.

Cyril Barthe, Gari Bravo, Mikel Iturria, Juan Antonio López-Cozar, Óscar Rodríguez, Sergio Samitier eta Enrique Sanz taldekideek parte hartuko dute, eta Ruben Perez izango da kirol zuzendaria. Euskal taldeak saio garaipena bilatuko du eta posturik onena lortzen saiatuko da sailkapen nagusian.

Óscar Rodríguez: "Ilusioz betetako taldea ikusten dut Andaluziako Itzuliari begira, hain zuzen, lasterketa garrantzitsua da guretzat. Beharbada, ibilbidea ez da gogorrena izango, Granadako saioa izan ezik, erabakigarria izango da sailkapen nagusian hori. Neure burua ondo ikusten dut eta Murtziako Itzuliko sasoiari heltzea edo hobekuntza izatea dut helburu".

Ibilbidea bihurria oso da zalantzarik gabe; izan ere, lau etapa maldan gora amaituko dira. Aurrenekoa Alcala de los Gazules herrian bukatuko da, 1,5 kilometro %10era eta harbideekin helmugan. Iaz, Tim Wellensek irabazi zuen Mikel Landa, Jakob Fuglsang eta Wout Poels menderatuta. Gizon azkarrek aukera izango dute Torredonjimenoko helmugan, %3ko erripan. Ostiraleko bakarkako 16,3 kilometroko erlojupekoa aldapan bukatuko da La Guardia de Jaen herrian. Saio nagusia, berriz, larunbatean izango da: 120 km besterik ez dira baina Purche (1ª) eta Hazallanas (1ª) igoerak gainditu beharko dituzte txirrindulariek Granadara heldu baino lehen. Azken egunean, Alhaurin de la Torrera iritsiko da tropela, maldan gora berriz ere.

Ibilbidea:
Asteazkena. 1. etapa: Sanlúcar de Barrameda – Alcalá de los Gazules, 170,5 km
Osteguna. 2. etapa: Sevilla – Torredonjimeno, 216,5 km
Ostirala. 3. etapa: Mancha Real – La Guardia de Jaén, 16,3 km (Erlojupekoa)
Larunbata. 4. etapa: Armilla – Granada, 119,9 km
Igandea. 5. etapa: Otura – Alhaurín de la Torre, 163,9 km

Partaidetza 19 taldekoa da: Astana Pro Team, Bahrain-Merida, Lotto-Soudal, Mitchelton-Scott, Movistar Team, Team Jumbo-Visma (WorldTour); Euskadi-Murias, Androni Giocattoli, Bardiani-CSF, Burgos-BH, Caja Rural-RGA, Gazprom-Rusvelo, Rally UHC, Roompot-Charles, Sport Vlaanderen-Baloise, Vital Concept (Kontinental Profesional); eta Equipo Euskadi.

Euskadi-Murias taldearen beste multzo batek (Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Mario González -astelehenean utzi zuen lasterketa kantabriarrak-, Julen Irizar, Sergio Rodríguez, Héctor Sáez eta Dani Viejo) Omango Tourrean jarraituko du ostegunera arte; eta hirugarren bat Tour Haut-Var (2.1, Frantzia) itzulian lehiatuko da ostiraletik igandera.

Argazkia: Photo Gomez Sport 

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium