Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Enrique Sanz, bigarren itzela Andaluzian
Partekatu:      

Enrique Sanz, bigarren itzela Andaluzian

24-02-2019

Nafarrak eguneko gogortasuna gainditu du, 164 km Oturatik Alhaurin de la Torre herrira, eta garaipena lortzeko lehiatu da helmugan. Sanzek aurkari guztiak aurreratu ditu azken erripan baina ezin izan du Matteo Trentin harrapatu. Italiarra egungo Europako txapelduna da eta irabazi ditu saioak Frantziako Tourrean, Italiako Giroan eta Espainiako Itzulian. 

Sailkapen nagusian, Oscar Rodriguez eta Gari Bravo taldekideek 13. eta 18. postuak poltsikoratu dituzte, hurrenez hurren; Euskadi-Murias seigarren taldea zen, WorldTour mailako taldeak gaindituta, hain zuzen.

Enrique Sanz: "Taldeak oso ondo babestu nau. Taldekideen babesa nabaritu dut eta denok batera egoten saiatu gara. Ez dut indar gehiegirik galdu amaiera arte. Egia da Trentin goi mailako txirrindularia dela, baina amorrua dut ez dudalako lehenago gurpilari heldu; izan ere, garaipena lehiatzeko hankak nituela uste dut; pena hori dut".

Bestetik, Fernando Barcelo gazteak oso ondo amaitu du Frantziako Haut-Varreko Tourra, 14. sailkatuta hirugarren eta azken saioan, 136 km Mont-Faronen bukatuta, 5,5 kilometroko mendatea %9ra. Thibaut Pinok erdietsi du garaipena baita itzulia ere irabazi du frantziarrak, Romain Bardet 2. sailkaturik. Nagusian, Barcelo 16. postura arte aurreratu du, bigarrena gazteen sailkapenean.

Hurrengo asteburuan, "Classic de l'Ardèche" eta "Royal Bernard Drome Classic" probetan lehiatuko da Euskadi-Murias. "Volta ao Alentejo" (20-24), "Volta a Catalunya" (25-31), "Classic Loire Atlantique" (30) eta "Cholet Pays de Loire" (31) beste lasterketak izango dituzte txirrindulariek martxoan.

Argazkia: Photo Gomez Sport 

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium