Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Enrique Sanz, laugarren postu bikaina Torredonjimenon
Partekatu:      

Enrique Sanz, laugarren postu bikaina Torredonjimenon

21-02-2019

Enrique Sanz garaipena lortzeko lehiatu da Torrendojimenon, Andaluziako Itzuliaren bigarren etaparen amaieran, laugarren sailkaturik. Juan Antonio Lopez-Cozar andaluziarrak, berriz, 180 kilometroko ihesaldia burutu du.

Euskadi-Murias taldeak apustua egin du Sanzen alde eta erantzun zuzena ematen zuen helmugan taldekideak. Goi mailako hiru txirrindulariek besterik ez dute gainditu nafarra, hain zuzen, Matteo Trentin (MTS), Danny van Poppel (TJV) eta Iván García-Cortina (TBM). Emaitza horrek taldearen ibilbide ona adierazten du. "Oso pozik naiz taldearen eta Enriqueren errendimenduarekin; garaipena goiz helduko da", baieztatu du Jon Odriozola kirol managerrak. Gainera, euskal multzoak aurreneko postua poltsikoratu du taldekako sailkapenean.

Enrique Sanz: "Alai egoteko arrazoiak ditugu. Dena eman dut eta goi mailako txirrindularien aurka lehiatu naiz irabazteko. Zalantzarik gabe, beti duzu garaipena helburutzat. Izan ere, taldeak eta neuk aurreneko postua besterik ez dugu nahi. Edonola ere, laugarren postuak nire gogoak bultzatzen ditu. Taldeak oso ondo babestu nau etapa osoan, batez ere Cyril beti egon da nire alboan, baita Gari ere sekulako laguntza luzatu dit amaieran. Azkenik, ezin dugu ahaztu Chupeteren saioa, ihesaldi luzea harrapatzen eta protagonismoa ematen taldeari".

Hain zuzen, Lopez-Cozar ihes eginda ibili da, 180 kilometro guztira, Viel (AND), Orsini (BAR), Zhyhunou (EUK), Kulikovskiy (GAZ) eta Van Melsen (WGG) txirrindulariekin. Ostiralean, 17 kilometroko bakarkako erlojupekoa ospatuko da Mancha Real eta La Guardia de Jaén herriak bitartean. Sailkapen nagusian, Gari Bravo eta Oscar Rodriguez onenen gertu dira, 16. eta 17.

Omango Tourrean, Mikel Aristik eta Dani Viejok ezin izan dute esprina burutu, 13. eta 14, hurrenez hurren, itxita azken metroetan, eta lehendabiziko egunaren seigarren postua ez du berdindu edo hobetu gipuzkoarrak. Xabier Muriel zuzendarien mutilek ihesaldia harrapatu zuten aurreneko hiru egunetan, Sergio Rodríguez, Aritz Bagüés eta Viejo taldekideekin.

Azkenik, beste sei txirrindulari -Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Urko Berrade, Mikel Bizkarra, Beñat Intxausti eta Gotzon Udondo- Tour Haut-Var itzulian lehiatuko dira Frantzian ostiraletik igandera, David Echavarriren zuzendaritzapean. Mario Gonzalez, berriz, ez da arituko gaixorik dago-eta.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium