Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Oscar Rodriguez, bikain Andaluziako erlojupekoan
Partekatu:      

Oscar Rodriguez, bikain Andaluziako erlojupekoan

22-02-2019

1995. urteko Oscar Rodriguez nafarrak maila erakutsi du Andaluziako Itzuliaren erlojupekoan eta aurreneko hamarretan da goi mailako lasterketan.

Oscarrek behin-behineko denbora lortzen zuen helmugaratuta, 13. sailkaturik amaieran, Mancha Real eta La Guardia de Jaen 16,3 kilometroko bakarkako erlojupekoan bi igoera zailekin. 54 segundo besterik ez du galdu saioaren irabazlearekin, Tim Wellens belgikarrarekin; Astana taldeko Jakob Fuglsang eta Ion Izagirre bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Sailkapen nagusian, Oscar Rodriguezek 10. postua du. Wellens bera da liderra.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Oscarrek duen maila baiztatu du eta bihar dena ematera aterako gara etapan; apaltasunatik beti baina emaitza onena lortzeko helburuarekin".

Larunbateko saioa menditsua izango da. Guztira, 120 kilometro izango dira Armillatik eta Lehenengo mailako bi mendate igoko dituzte txirrindulariek: Purche (9,5 km/%6,9) eta Hazallanas (16,2 km/%5,7). Azken gainatik beherako 23 kilometro izango dira Granadara arte.

Argazkia: Photo Gomez Sport 

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium