Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Sergio Samitier gazteak dohainak erakutsi ditu Andaluzian
Partekatu:      

Sergio Samitier gazteak dohainak erakutsi ditu Andaluzian

23-02-2019

Euskadi-Murias taldeak marka utzi du berriro ere gaur Andaluziako Itzuliaren lagurren etapa, 120 kilometroko saio menditsuan Armillatik Granadara.

Hain zuzen, Samitier (1995) protagonista nagusia zen etapan zehar. Hasieratik ihes egin du -Cyril Barthek lagunduta-, eta tropelak aragoiarra harrapatu du Purche mendatearen azken maldetan. Edonola ere, saiatu da berriro eta lasterketa burua izan da. Are gehiago, Simon Yates eta Ion Izagirre aurkarien gurpilak eusten zituen Samitierrek Guejar Sierra mendatean. Gizon indartsuenek, ordea, ihes egin dute Hazallanasen.

Helmugan, berriz, Gari Bravo eta Oscar Rodriguez 14. eta 20. sailkatu dira, hurrenez hurren, eta taldeak berak seigarren postua eskuratu du goi mailako etapan. Simon Yates britaniarrak irabazi du eta Jakob Fuglsang da lider berria. Nagusian, Oscar 13.a da eta 28ra du 10. postua; Gari, berriz, 17.a da.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Samitierrek indarra erakutsi du eta egundoko saioa burutu du. Ez du gehiago lortu Lotto-Soudal taldeak ez duelako aldea handitzeari utzi. Maila badu Samitierrek, zalantzarik gabe. Pena da Oscar oso gertu geratu dela hamargarren postua lortzeko sailkapen nagusian. Bihar azken eguna da eta berriz ere saiatuko gara".

Bosgarren eta azken etapak 164 kilometroko ibilbide bihurria du Oturatik Alhaurin de la Torre herrira, hain zuzen, hirugarren mailako bost mendate ditu etapak, azkena helmugatik 32ra.

Bestetik, Fernando Barcelok (1996) 16. postua poltsikoratu du Haut-Varreko Tourrean Frantzian; Giulio Cicconek irabazi du Thibaut Pinot eta Romain Bardet txirrindularien aurretik 201 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan. Italiarra liderra da. Aragoiarra bigarrena da gazteen sailkapenean. Urko Berradek, berriz, lasterketa utzi du. Mont Faron mendateak itxiera emango dio itzuliari igandean.

Argazkia: Photo Gomez Sport 

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium