Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Sergio Samitier, ihesaldia eta Mendiko Saria Andaluzian
Partekatu:      

Sergio Samitier, ihesaldia eta Mendiko Saria Andaluzian

20-02-2019

Sergio Samitier protagonista izan da Andaluziako Itzuliaren aurreneko saioan. Eguneko ihesaldia harrapatzen zuen eta Mendiko Saria bereganatu du. Gari Bravo eta Oscar Rodriguez, berriz, onenen gertu helmugaratzen ziren.

Samitier ihelsadian sartu da Pessot (BAR), Bol (BUR), Cuadros (CJR), Cuadrado (EUK), Van Staeyen (ROC) eta Ermenault (VCB) aurkariekin. Aragoiarrak aurreneko postua eskuratzen zuen eguneko mendiko sarian eta podiuma zapaltzen zuen beraz, baita Juan Antonio Lopez-Cozar andaluziarrak ere txirrindularirik atseginena hautatzen zuten-eta zaleek Sare Sozialetan, hain zuzen.

Maldan gorako amaieran, Gari Bravo eta Óscar Rodríguez taldekideek maila polita erakusten zuten, 16. eta 17. sailkaturik, 22ra; Cyril Barthe, 38., eta Mikel Iturria, 41., aurreneko multzoan sartzen ziren. Lotto-Soudal taldeko Tim Wellens belkigarrak garaipena bereganatzen zuen.

Bestetik, Sanlucar de Barramedako udaletxeak Euskadi-Murias taldea eta Elkano Fundazioa omentzen zituen; izan ere, munduaren inguruko lehen itzulia ospatzen dute, Elkanok zuzenduta, orain dela bost mende.

Omango Tourrean, berriz, Mikel Aristik bizikletaz aldatzen behar zuen Green Mountain igoeran; Julen Irizar zen onena, 39.a gipuzkoarra. Aristi bera eta talde osoa garaipena lehiatzeko prest dira azken egunean.

Haut-Var: Bizkarra eta Intxausti, lehian

Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Urko Berrade, Mikel Bizkarra, Mario González, Beñat Intxausti eta Gotzon Udondo zazpi txirrindulariak izango dira Haut-Var-reko Tourrean, hiru etapatan ospatuta ostiraletik igandera. Bizkarra itzuliko da Mallorkan eskafoidea apurtu eta gero. Intxaustik, berriz, jarraituko du sasoia.

Ibilbidea:
Ostirala. 1. etapa: Vence - Mandelieu la Napoule, 154,2 km
Larunbata. 2. etapa: Le Cannet des Maures - Mons, 201,4 km
Igandea. 3. etapa: La Londe - Le Mont Faron, 136 km

Taldeak 18 izango dira: AG2R-La Mondiale, Team EF Education First, Groupama-FDJ eta Trek-Segafredo; Androni Giocattoli, Arkéa-Samsic, Burgos-BH, Cofidis, Delko-Marseille, Direct Energie, Euskadi-Murias, Israel Cycling Academy, Riwal, Vital Concept eta Wallonie Bruxelles (Kontinental Profesional); Natura4Ever, Sovac eta St Michel (Kontinental).

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium