Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Arctic Race itzulia, ASOren beste proba bat
Partekatu:      

Arctic Race itzulia, ASOren beste proba bat

14-08-2019

Euskadi-Murias Kontinental Profesional euskal taldea aste honetan lehiatuko da Norvegiako Arctic Race itzulian lau etapatan ostegunetik igandean, Burgosko Itzulian aritzen den bitartean.

Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Beñat Intxausti, Julen Irizar eta Daniel Viejo bost txirrindulariak dira bertan, David Echavarriren zuzendaritzapean. Beraz, ASOren beste lasterketa da Jon Odriozolaren multzoarentzat. Izan ere, Frantziako Tourraren antolatzaileak Omango Tourra eta Flecha Valona korritzeko aukera zabaldu dio Euskadi-Muriasi aurten, baita Catalunyako Itzulian, Yorkshire Tourrean, Espainaiko Itzulian eta Paris-Tours klasikoan ere.

Aritz Bagüés: "Lasterketa polita dugu aurretik, bi egun esprinean eta beste bi menditsuagoak. Maila handiko txirrindulari eta taldeak daude eta ez da erraza izango aurrean azaltzea, baina taldea gogotsu dator dena emateko. Larunbateko helmugak baldintzatuko du sailkapen nagusia eta espero dugu onenen inguruan ibiltzea".

Itzuliak lau saio desberdin ditu: gorabeheratsua aurrenekoa, ordekan bigarrena, mendatean amaituta hirugarrena eta erdi mailako mendateekin azken egunean.

Ibilbidea:
Osteguna. 1. etapa: Å - Leknes, 181 kilómetros
Ostirala. 2. etapa: Henningsvær - Svolvær, 164 kilómetros
Larunbata. 3. etapa: Sortland - Storheia Summit (Melbu), 176,5 kilómetros
Igandea. 4. etapa: Lødingen  Narvik, 165,5 kilómetros

Guztira, 20 taldek hartuko dute parte: Team Jumbo-Visma, Astana Pro Team, Team Katusha-Alpecin eta Team Dimension Data (WorldTour); Euskadi-Murias, Cofidis, Corendon-Circus, Delko Marseille, Israel Cycling Academy, Rally UHC, Riwal Readynez, Sport Vlaanderen, Team Arkéa-Samsic, Team Total Direct Energie, Vital Concept, Wallonie-Bruxelles eta Wanty-Gobert (Kontinental Profesionalak).

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium