Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Barcelo, erakustaldia eta garaipena Etorkizuneko Tourrean
Partekatu:      

Barcelo, erakustaldia eta garaipena Etorkizuneko Tourrean

25-08-2018

Fernando Barcelok erakustaldi itzela eman du eta garaipen ederra poltsikoratu du Etorkizuneko Tourraren bederatzigarren etapan, Val d'Isere amaituta. Horrenbestez, zortzigarrena da euskal taldearentzat.

Txirrindulari aragoiarrak helmugatik 40 kilometrora jo du erasoa 83 kilometroko eta 2.857 metroko desnibelaren ibilbidean. 23 urrezko azpiko munduko txirrindulari onenen aurka, Barcelok bakarrik ekin dio azken mendateari eta aldeari eutsi dio besoak altxatzeko helmugan.

Brontzea eskuratuta Europako Txapelketan, Barcelok baieztatu du Euskadi-Murias taldearen gazteen aldeko apustua, baita Cyril Barthek Frantzian Txapelketa irabazi zuen atzo ere. Biek 22 urte besterik ez dute eta aurreneko urtea dute profesionaletan euskal taldearen eskutik.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Gazteak adimena erakusten ari dira eta burua sendotzen ari dira elite mailan aurrerapauso denboraldian. Zoriondu nahi ditut biak eta orain hazten behar dute emeki".

Beraz, zortzi garaipen pilatu dituzte euskal taldearen txirrindulariek: bi saio Aragoiko Itzulian (Aberasturi eta Bizkarra), Norvegiako Itzulia (Prades), bi garaipen Portugalen (Irizar eta Barthe), etapa bat Portugalgo Itzulian (Sanz) eta Barthe eta Barceló gazteen azken biak.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium