Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Barcelok brontzea lortu du Europako Txapelketan; Barthe, top10 Portugalen
Partekatu:      

Barcelok brontzea lortu du Europako Txapelketan; Barthe, top10 Portugalen

15-07-2018

Fernando Barcelok brontzea eskuratu du Europako Txapelketan 23 urteko azpikoetan mailan, Zlin (Txekia) lehiatuta. Portugalen, berriz, Cyril Barthek 10. bukatu du sailkapen nagusian GP Internacional Torres Vedras-Trofeu Joaquim Agostinho itzulian. Barcelo eta Barthe 1996 urtekoak dira baita talde bera dute: Euskadi-Murias. Izan ere, euskal taldean hasi dute biek bidea profesionaletan eta emaitza horiek Jon Odriozolaren eta zuzendarien harrobiaren aldeko apustua babesten dute.

Barcelok atzetik aurrera egin du Zlinen eta lasterketa burua izan da bakarkoan. Amaieran, podiuma zapaldu du, brontzea, hirugarren esprinean beste bi aurkariekin. Zalantzarik gabe, merezitako domina eta horrek duen maila baieztatu du.

Maila hori badu ere Barthek, berriro ere onenekin Portugalen, gaur 11. Montejunto (1ª) gainean, hirugarren eta azken saioaren amaiera. Hortaz, Cyrilek 10. amaitu du sailkapen nagusian, bigarren gazteen sailkapenean, etapa bat irabazita ostiralean. Sergio Rodriguez eta Mikel Aristi, berriz, eguneko ihesaldian sartu dira. Azkenik, Gotzon Udondok Tarteko Helmugak irabazi ditu eta podiumera igo da.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Etorkizuneko konfiantza osoa dut talde honetan. Oso pozgarria da Euskadi-Murias taldearen itzulia errepidera. Multzo sendoa Sierra Nevadan dagoen bitartean Espainiako Itzulia prestatzen, Portugalgo Itzulia eta Frantziako lasterketak korrituko duten txirrindulariek ezin hobeto itzuli dira. Nahiz eta lesio batzuk izan eta sasoia harrapatzen gauden, Cyrilekin irabazi dugu eta mutilak egundoko maila duela erakutsi du. Gainera, taldeko beste gazte bat, Barcelo, hirugarren sailkatu da Europako Txapelketan. Hori dena sekulako lorpena da talde gazte honentzat, egunetik egunera muga guztiak gainditzen ditu-eta".

Hurrengo lasterketak uztailean honako hauek izango dira: Grande Prémio de Portugal N2 (18-22), Ordiziako Klasika (25) eta Getxoko Zirkuitoa (31).

Argazkiak: Photo Gomez Sport