Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias Belgikan eta Frantzian arituko da asteburuan
Partekatu:      

Euskadi-Murias Belgikan eta Frantzian arituko da asteburuan

04-10-2019

Euskadi-Murias hiru lasterketatan lehiatuko da asteburuan, Belgikako Tour de l'Eurométropole eta Famenne Ardenne Classic, eta Frantziako Tour de Vendée.

Mikel Aristi, Ander Barrenetxea, Urko Berrade, Julen Irizar, Mikel Iturria eta Sergio Rodríguez sei txirrindulariak izango dira Belgikan, David Echavarri zuzendaritzapean. Larunbatean, aurre egingo diote Tour de l'Eurométropole (1.HC) probari, La Louvière eta Tournai bitartean 176,7 kilometro betetzeko. Munduko txapelduna Mads Pedersen danimarkarrak ortzadar elastikoa jantziko du aurreneko aldiz. Igandean, berriz, Famenne Ardenne Classic (1.1) 180 kilometrotako klasikoan arituko dira.

Beste multzo batek -Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Juan Antonio López-Cozar eta Dani Viejo, Jose Manuel Garcia zuzenduta- Tour de Vendee (1.1) lasterketan parte hartuko du Frantziako Koparen azken saioan hain zuzen ere. Ibilbideak 199,5 kilometro ditu Challans eta La Roche-sur-Yon bitartean.

Hurrengo astean, euskal taldeak itxiera emango dio sasoiari Frantziako beste bi ospeko klasikotan: Paris-Bourges (1.HC) eta Paris-Tours (1.HC), ostegunean eta igandean lehiatuta, hurrenez hurren.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium