Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Beñat Intxaustik Euskadi-Murias aukeratu du
Partekatu:      

Beñat Intxaustik Euskadi-Murias aukeratu du

09-10-2018

Euskadi-Murias Profesional Kontinental taldeak hurrengo urterako aurreneko fitxaketa baieztatu du: Beñat Intxausti (1986). Euskal igotzaileak trebakuntza gehituko dio Jon Odriozolaren gazte multzoari 2019. urtean.

Txirrindulari bizkaitarrak Euskadi-Murias taldearen oinarrizko atal izatekoa da 12 urteko profesional ibilbidea dela-eta. Beraz, Intxausti helduko da euskal taldearen 2018. denboraldi bikainaren eta gero, bederatzi nazioarteko garaipen eta 30 podium baino gehiago lortu ditu-eta euskal taldeak. Zalantzarik gabe, kirol zuzendaritzak konfiantza osoa du Intxaustik maila eta gaitasuna azalduko dituela.

Beñat Intxausti: “Zorionez orain ondo nago, etorkizunari begira. Proiektu honetan sinisten dut, gure proiektua da, bertako proiektua, eta etorkizunari begira oinarri onak jarriko dituena gure harrobia zaintzen. Taldea apurka apurka sendotzen joan da eta, batez ere 2018 denboraldian, oso gauza garrantzitsuak lortu ditu. Horregatik egin dut talde honen aldeko apostua”.

Jon Odriozola: “Guretzat oso garrantzitsua da datorren urtean Beñat Intxausti gurekin izatea. Euskal txirrindularirik onenen artean dago eta, nahiz eta bi urte txar pasa, benetako Beñat berreskuratu nahi dugu eta berarekin batera gauza politak lortzea”.

Intxaustik hainbat ospetsuko garaipenak eta emaitzak ditu, halanola, bi saio Italiako Giroan, Tour de Beijing itzulia edo bigarren postua Euskal Herriko Itzulian; baita hainbat goi mailako postuak ere, Romandía, Dauphiné, Polonia, Andalucía edo Burgos itzulietan. Gainera, hamar aldiz parte hartu du hiru asteko itzulietan; 8. sailkatu zen 2013. urteko Giroan eta 10. 2012. urteko Espainiako Itzulian.

Taldeak: Grupo Nicolás Mateos (2007), Scott-American Beef (2008), Fuji-Servetto (2009), Euskaltel-Euskadi (2010), Movistar Team (2011-2015) eta Team Sky (2016-2018).

Euskadi-Murias aste honetan Turkiako Tourrean lehiatzen den bitartean hurrengo denboraldia prestatzen eta zehazten ari da.