Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Murias eta Bizkaia Durango elkar hartuta ibiliko dira
Partekatu:      

Euskadi Murias eta Bizkaia Durango elkar hartuta ibiliko dira

06-10-2017

Hazi eta nazioartekotze prozesuan murgilduta dago Euskadi Basque Country – Murias Taldea, eta, bide horretan, emakumezkoen taldea ere izango du aurrerantzean. Euskadiko bi egitura garrantzitsuenekin harremanetan egon da elkarlana sustatzeko, izan ere egitasmoaren xedea ez da beste taldeen gainetik jartzea izan.
 
Hala, Bizkaia Durango taldearekin erkarlanerako akordioa erdietsi du, egiturak integratu eta euren arteko sinergiak sortzeko. Agurtzane Elorriaga izango da emakumezkoen taldeko kirol arduraduna.
 
Aipatu egituraren babesleak orain artekoak izango dira, alegia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Durangoko Udala, eta haiei erantsiko zaie Euskadi Murias. Era horretan, taldearen izena Bizkaia Durango – Euskadi Murias izango da.
 
Agurtzane Elorriagaren adierazpenak: “Helburu nagusia emakumezko euskal txirrindulari onenak etorkizun hurbilean gurean izatea da, eta Euskadi – Muriasekin elkarlanean harrobia lantzea. 12 txirrindulariko egitura osatu nahi dugu, eta txirrindulari onenekin lehiatzeko aukera emango digun 40 lasterketa-eguneko nazioarteko egutegia hitzartu”.
 
Jon Odriozola Euskadi Basque Country – Murias Taldeko kirol arduradunaren adierazpenak: “Pausu garrantzitsua da gure proiektuaren baitan. Aukera berdintasunean sinesten dugu, eta elkarlanari lehenbailehen ekin nahi genion. Emakumezkoen taldearen inguruan, gizonezkoenarenean bezala, pazientzia eskatzen dut, Agurtzanek denbora izan dezala lan egin eta etorkizunean euskal txirrindulari onenak izango dituen taldea osatzeko”.