Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias bananduko da Boucles de la Mayenne itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias bananduko da Boucles de la Mayenne itzulian

30-05-2018

Euskadi-Muriasek bigarren itzuliari aurre egingo dio aste honetan, Boucles de la Mayenne (2.1, Frantzia) proba hain zuzen, ostegunetik igandera, aitzin-etapan eta hiru etapatan zehar.

Sei txirrindulariak honako hauek izango dira: Jon Aberasturi, Aritz Bagüés, Julen Irizar, Sergio Rodríguez, Sergio Samitier eta Beñat Txoperena.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Bi lasterketetan arituko gara eta itxaropena dugu Aberasturirengan Mayennen aukera onak ditu-eta. Bagüesek, berriz, nagusia izango du helburu, 'top ten' erdietsi baitzuen Norvegian".

4,5 kilometroko aitzin-etapak aurreneko aldeak sortuko ditu. Ibilbideak hainbat gain ditu eta urduria ematen du. Larunbateko etapa gogorrena izango da, Mont des Avaloirs igoerarekin Pré-en-Pail herrian helmugaratu baino lehen. Bestetik, gainsariak izango ditu itzuliak, 10’’, 6’’ eta 4’’ helmugetan, baita tarteko helmugetan, 3’’, 2’’ eta 1’’. Partaidetza 21 taldekoa izango da, bi WorldTourrekoak eta bederatzi Profesional Kontinentalekoak.

Ibilbidea:
Osteguna. Aitzin-etapa: Laval - Laval, 4,5 km
Ostirala. Etapa 1: Renault St Berthevin - Gorron, 176 km
Larunbata. Etapa 2: St Aignan De Couptrain - Pré en Pail St Samso, 172 km
Igandea. Etapa 3: Congrier - Laval, 182 km

Euskadi-Murias taldearen beste multzo bat Tour de Luxemburgo (2.HC) itzulian lehiatzen da asteazkenetik igandera: Ander Barrenetxea, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez, Héctor Sáez, Eduard Prades, Enrique Sanz eta Gotzon Udondo.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium