Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, burua azaltzera Boucles de la Mayenne itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, burua azaltzera Boucles de la Mayenne itzulian

05-06-2019

Euskadi-Murias taldeak aurre egingo dio Boucles de la Mayenne itzuliari, ostegunetik igandera lau egunetan ospatuta Frantziako egutegi lehiakorrean.

Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Julen Irizar eta Gotzon Udondo sei txirrindulariak dira, David Echavarriren zuzenduta, eta etapak lehiatuko dituzte.

Ibilbideak ez du zailtasun handiegirik. Aitzin-etapak hasiera emango dio lasterketari; beste hiru etapatan, berriz, igoera motzak izango dituzte txirrindulariek eta maldan gorako amaierak. Euskal taldeak Aristi eta Barthe taldekideen aurkerak izango ditu. Guztira, 20 talde arituko dira.

Ibilbidea:
Osteguna. Aitzin-etapa: Laval - Laval, 4,5 km
Ostirala. Etapa 1: Renault Saint-Berthevin - Changé, 183 km
Larunbata. Etapa 2: La Croixille - Lassay-les-Châteaux, 179 km
Igandea. Etapa 3: Cossé-le-Vivien - Laval, 173 km

Beste zazpi txirrindulari Luxenburgoko Itzulian lehiatuko dira asteazkenetik igandera: Gari Bravo, Mario González, Beñat Intxausti, Óscar Rodríguez, Sergio Rodríguez, Enrique Sanz eta Héctor Sáez.

Argazkia: Photo Gomez Sport