Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak aztarna utzi du Burgosen
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak aztarna utzi du Burgosen

07-08-2018

Jon Aberasturi bosgarren sailkatu da Burgoseko Itzuliaren (2.HC) aurreneko saioan, 157 km Katedralean irtenda eta Mirador del Castillo helmugaratuta, Gari Bravok bederatzigarren postua eskuratu du, beste bi 'top10' Jon Odriozolaren euskal taldearentzat.

Sei gizonen ihesaldia protagonista izan da, harrapatuta helmugatik aurreneko itzulian. Euskadi-Murias tropelaren ardura hartu du azken zatian Sergio Rodriguez, Aritz Bagues eta Ander Barrenetxea taldekideekin. Maldan gorako amaieran, kilometro bat %6,1era, Aberasturi saiatu da garaipena borrokatzen bosgarren postua eskuratzen; Bravo 9.a eta Mikel Iturria 14.a. Francesco Gavazzi (ANS) italiarra irabazlea izan da.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Hiru aukerak genituen Aberasturirekin itzulian, gaur lehendabizikoa, agian eskasena. Helmugatik 20 kilometrora, ardura hartu dugu, Sergio, Bagu eta Ander taldekideekin, sekulako lana egiten. Aberasturi gertu geratu da garaipenaz lehiatzeko taldearen lan itzel horren ondoren. Horrek konfiantzaz betetzen digu bihar begira, aproposagoa da-eta guretzat hasiera batean; izan ere, hiru txirrindulari 15en artean izateak taldea oso ondo dagoela erakusten du".

Asteazkenean bigarren saioa ospatuko da, ibilbidea lagungarriagoa esprinean helmugaratzeko, 163 kilometro Beloradotik Castrojerizera.

Portugalgo Itzulian, berriz, atseden egunaz gozatu dute azken bost etapatan lehiatzeko.

Argazkia: Photo Gomez Sport