Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Bizkarra eta Iturria, onenen gertu Burgosen
Partekatu:      

Bizkarra eta Iturria, onenen gertu Burgosen

11-08-2018

Mikel Bizkarra eta Mikel Iturria nabarmendu dira Burgoseko Itzuliaren azken saioan eta oso gertu izan dute bi euskaldunek sailkapen nagusiaren 'top10', Las Lagunas de Neila mendatean amaituta bosgarren eta azken etaparen bukaeran, 141 kilometrokoa Salas de los Infantes herritik.

Bizkarra eta Iturria taldekideek minutuko inguruko atzerepena izan dute Las Lagunas de Neila gainean, 12. eta 14. sailkaturik, WorldTourreko lau taldekin, Astana, Dimension Data, Movistar Team eta Team Sky. Beraz, 11. eta 13. postuak eskuratu dituzte sailkapen nagusian. Gari Bravo, berriz, eguneko ihesaldian sartu da. Garaipena eta Nagusia Ivan Ramiro Sosa (ANS) kolombiarrarentzat izan da Miguel Ángel López (AST) eta David de la Cruz (Sky) aurkariak menderatuta.

Horrenbestez, laburpen polita egiten du euskal taldeak; izan ere, hemendik bi astetara Espainiako Itzulia hasiko da-eta. Jon Aberasturik oso gertu izan du garaipena, bigarrena bigarren etapan eta bosgarrena aurrenekoan, baita Nagusiaren eta Erregulartasunaren sailkapen liderra izan zen.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldeak itxiera ona eman dio lasterketari Espainiako Itzulia hasi baino lehen. Liderrak izan ginen egun batean eta garaipena oso gertu izan genuen Aberasturirekin. Azken egunean, protagonistak izan gara: Garik mailako ihesaldia harrapatu du eta Bizkarrak eta Iturriak oso gertu izan dituzte probaren txirrindulari onenak. Beraz, horrek itxaropena ematen dio Euskadi-Murias taldeari lehendabiziko itzuli handiari aurre egiteko Espainiako Itzilian".

Portugalgo Itzulian, berriz, Oscar Rodriguez onena izan da etapa nagusian, Felgueiras - Senhora da Graça, 155,2 kilometroko saio zorrotzean Primerako hiru mendatekin. Fernando Barcelo eta Sergio Samitier ihesaldian sartu dira berriro ere. Oscarrek gazteen sailkapenaren bigarren postuari eutsio dio azken etapari begira, 17 kilometroko bakarkako erlojupekoa hain zuzen ere.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium