Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Aberasturi liderra da Burgoseko Itzulian
Partekatu:      

Jon Aberasturi liderra da Burgoseko Itzulian

08-08-2018

Jon Aberasturi liderra da Burgoseko Itzulian (2.HC), bigarren sailkatuta bigarren etapan, 163 kilometrokoa Belorado eta Castrojeriz bitartean. Beraz, oso gertu izan du arabarrak Euskadi-Murias taldearen denboraldiko seigarren garaipena.

Beste behin, Jon Odriozolaren euskal taldeak handinahia erakutsi du errepidean eta Matteo Moschetti (PLK) italiarrak besterik ez du gainditu Aberasturi. Hortaz, Sailkapen Nagusiaren liderra da euskalduna baita Erregulartasunarena ere.

Guztira, hamar bigarren postu begeranatu taldeak orain arte; bost garaipen eta 14 hirugarrenak.

Jon Aberasturiren adierazpenak

Jon Odriozola, kirol managerra: "Sari ederra da taldearentzat, garaipena lortzeagatik oso gertu geratu garen arren. Liderrak izatea sekulako arrakasta da guretzat gure lehendabiziko urtean Profesional Kontinental mailan. Multzo honen jokabideak eta lanak Euskadi bultzatzen dute Hors Categorie lasterketaren podiuma zapaltzeko; izan ere, ospe handiko proba da nazioartean. Ikuskizuna ematen dugu laterketa guztietan. Ander eta Sergio zoriondu nahi ditut  lan itzela egin dutelako".

Hirugarren etapak eszenatokiz aldatzen du Picon Blanco gainean amaiturik, 1.500 metroko altueran, 149 kilometroko saioan Sedano herritik eta Hirugarren mailako lau mendate gaindituta.

Portugalgo Itzulian (2.1), Fernando Barcelo gaztea onenekin lehiatu da seigarren etapan, ihes eginda -Txoperena taldekidearekin batera- eta garaipena lortzeko borrokatzen, bederatzigarrena amaieran.

Argazkiak: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium