Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Aitor Gonzalez, protagonista eta podiuma Mallorkan
Partekatu:      

Aitor Gonzalez, protagonista eta podiuma Mallorkan

25-01-2018

Euskadi-Murias taldeko Aitor Gonzalez protagonista izan da Campos - Porreres - Felanitx - Ses Salines Sarian, 177,7 kilometrokoa eta Mallorcako lehendabiziko lasterketan. Izan ere, aurreneko podiuma zapaldu du euskal taldearentzat. Enrique Sanz, berriz, 13. sailkatu da helmugan.

Euskadi-Murias taldearen maillot berdea erakutsi du buruan Aitor Gonzalezek Profesional Kontinental estreinaldian. Ermuarrak zortzien ihesaldia harrapatu du, Van Hecke, Teruel, Serrano, Robredo, Amici, Insausti eta Hollo txirrindularien batera. Aitorren kemenak saria jaso du Sprint Bereziak irabazi baitu euskaldunak. Esprinean, Sanz onenen aurka lehiatu da eta 13. postua erdietsi du nafarrak. Trek-Segafredo taldearen John Degenkolb-ek proba eskuratu du; alemaniarrak Paris-Roubaix edo Milan-San Remo irabazi du.

Aitor Gonzalez: "Pozik nago taldearen maillot erakutsi baitut. Dena lortzen saiatu naiz eta Sprint Bereziak bereganatu ditut azkenean. Egia esan, ederra da beti podiumera igotzea. Edonola ere, aurten goi mailako emaitzak lortu nahi ditugu fitxaketak direla-eta. Enrique (Sanz) zen gure aukera eta pena izan da emaitza hobea ez lortzea".

Ostiralean, Serra Tramuntana Saria (Sóller- Deià) ospatuko da, 140,1 kilometroko proba eta sei mendateekin errepideean: Coll Sóller (2ª, km 8,4), Coll Claret (3ª, km 35,1), Coll d’Honor (2ª, km 62,3), Coll sa Batalla (2ª, km 98,8), Coll Puig Major (2ª, km 115,3) eta Coll den Bleda (3ª, km 134,9).

Argazkia: Luis Ángel Gómez (Photo Gómez Sport)

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium