Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, bikain Mallorkan
Partekatu:      

Euskadi-Murias, bikain Mallorkan

27-01-2018

Euskadi-Murias bikain lehiatu da Lloseta-Andratx Sarian, Mallorkakoa hirugarrena eta 171,7 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan. Eduard Prades seigarren helmugaratu da; Sergio Samitier gazteak, berriz, Mendiko Saria irabazi du. Halaber, euskal Profesional Kontinental taldea seigarren sailkatu da, WorldTourreko mailako bost taldeen atzetik bakarrik.

Aitor Gonzalez saiatu da saioaren hasieran, baita Samitier eta Bravo ere baina zorterik gabe. Bi horiek eta Prades onenen taldean lehiatu dira. Azken kilometroko erasoetan Pradesek ez du etsi eta seigarren sailkatu da helmugan, Tim Wellens (Lotto-Soudal) edota Bauke Mollema (Trek-Segafredo) aurkarien aurka. Samitierrek berak Mendiko Saria bereganatu du, bigarren egunean Profesional mailan eta 22 urterekin, 30. sailkatuta; Bravo 31, Bizkarra 42. eta Txoperena 59.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Mallorkako hasiera bikaina da. Ezin dugu gehiago eskatu. Izan ere, WorldTourreko taldeen aurka lehiatzen gara eta onenen aurka. Ilusioz beteriko multzoa ikusten dut. Ziur asko, gauza ederrak erdietsiko ditugu aurten. Taldeak Prades babestu du eta aukerak izan ditu irabazteko amaiera arte. Bestetik, gazteak dira eta gaur Samitierrek podiuma zapaldu du. Hori da bidea. Ruben Perez eta Gartzi (Jose Manuel Garcia) zuzendaritza ere ezin hobea da. Talde aparta gara eta horrek nortasuna adierazten du".

Igandean, berriz, Playa Palma-Palma Saria ospatuko da, laugarren eta azken proba, 159,6 kilometrokoa eta Sa Creu (3ª) mendiarekin helmugatik 33,6 kilometrora. Zazpi txirrindulariak hauek izango dira: Gari Bravo, Aitor Gonzalez, Eduard Prades, Sergio Rodriguez, Enrique Sanz, Hector Saez eta Beñat Txoperena.