Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Enrique Sanz-ek eta Euskadi-Murias taldeak maila erakutsi dute Mallorkan
Partekatu:      

Enrique Sanz-ek eta Euskadi-Murias taldeak maila erakutsi dute Mallorkan

28-01-2018

Enrique Sanz-ek eta Euskadi-Murias taldeak maila erakutsi dute Mallorkan

Enrique Sanz laugarren sailkatu da Playa de Palma-Palma Sarian, Mallorkako azken proban 159,6 kilometrokoa eta igandean ospatuta. Gainera, Euskadi-Murias taldeak bigarren postua erdietsi du taldekako sailkapenean.

Berriro ere, Profesional Kontinental euskal taldeak izaera eta nortasuna frogatu ditu errepidean. Izan ere, lau txirrindulari izan ditu buruan: Bravo, Prades eta Saez taldekideek Sanz babestu dute amaiera arte; Aitor Gonzalez-ek, Txoperena-k eta Sergio Rodriguez-ek, berriz, dena eman dute lasterketaren lehendabiziko zatian. Saez bera ihesaldia saiatu da.

Helmugan, Sanzek 4. postua bereganatu du; John Degenkolb (Trek-Segafredo), Erik Baska (Bora-hansgrohe) eta Coen Vermeltfoort (Roompot) aurreratu dute nafarra podiumean. Prades (17.), Saez (20.) eta Bravo (23.) buruko tropelean sailkatu dira eta horregatik Euskadi-Murias taldeak 2. postua lortu du, Movistar Team-etik atzetik bakarrik, eta Team Sky edo Trek-Segafredo WorldTourreko taldeen aurretik.

Enrique Sanz: "Saioa ona zen nire ezaugarriei begira. Taldearen lana ezin hobea izan da amaiera arte. Pena dut hirugarrenak aurrera hartu didalako azken metroetan. Edonola ere, emaitza ona da. Batez ere, pozik naiz taldekideek babestu naute-eta saio osoaren zehar".

GP Marseillaise

Frantziak, Cyril Barthe eta Fernando Barcelo taldearen onenak izan dira, 36. eta 50., hurrenez hurren, Grand Prix de la Marseillaise goi mailako lasterketan. Alexandre Geniez (AG2R La Mondiale) izan da irabazlea, eta Lilian Calmejane, Jesus Herrada, Romain Bardet edo Tony Gallopin aurreneko hamarretan sailkatu dira.

Volta a la Comunitat Valenciana (2.1) eta Etoile Bessèges (2.1) izango dira taldearen hurrengo lasterketak, urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra.

Argazkiak: Luis Ángel Gómez (Photo Gómez Sport)

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium