Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Oscar Rodriguez, beste hutsune garrantzitsua Euskadi-Murias taldearentzat
Partekatu:      

Oscar Rodriguez, beste hutsune garrantzitsua Euskadi-Murias taldearentzat

03-02-2019

Euskadi-Murias taldeko Oscar Rodriguezek ahoko infekzio zorrotza du eta aste bateko erabateko atsedena hartu beharko du.

Mallorkan flemoi bat handitu egin zaio eta orain tratamendua ipini diote antibiotikoak eta abar hartzen, Palmako Clínic Balear Ospitalea aginduta.

Beraz, txirrindulari nafarrak hurrengo lasterketa galduko du, Valentziako Itzulia hain zuzen ere. Andaluziako Itzulia izango du hurrengo helburua eta Murtzian eta Almerian itzultzea erabakiko dute. Oscar hiru egunetan lehiatu da Mallorkan eta maila ederra erakutsi du, batez ere larunbatean, onenen gertutik azken kilometroetara arte.

Hortaz, Euskadi-Muriasek beste hutsune garrantzitsua du; izan ere, Mikel Bizkarrak eskafoidea hautsita du eta ebakuntza izango du ahalik eta lasterren Bilbon.

Bestetik, Playa de Palma-Palma Sarian (1.1), Enrique Sanzek 11. postua erdietsi du; Daniel Viejok, 18.a. Katusha taldeko Marcel Kittel azkarrena izan da. Grand Prix Cycliste la Marseillaise (1.1, Frantzia) klasikoan, berriz, ez dute apaitzeko emaitzarik.

Hurrengo astean, bi probatan parte hartuko du euskal taldeak: Valentziako (otsailaren 6tik 10era) eta Etoile de Bessèges (otsailaren 7tik 10era) itzulietan. Fernando Barceló, Cyril Barthe, Gari Bravo, Mikel Iturria, Sergio Samiter, Enrique Sanz eta Héctor Sáez txirrindulariek zazpikotea osatuko dute Espainian. Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Urko Berrade, Julen Irizar, Juan Antonio López-Cozar eta Sergio Rodríguez, ordea, Frantzian lehiatuko dira.

Otsailean, beste honako lasterketetan arituko da Euskadi-Murias: Vuelta Ciclista a la Región de Murcia, Tour Oman, Clásica de Almería, Vuelta a Andalucia Ruta Ciclista Ruta del Sol eta Tour Cycliste International du Haut Var.

Argazkia: Photo Gomez Sport