Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Muriasek maila erakusten hasi nahi du Mallorkan
Partekatu:      

Euskadi-Muriasek maila erakusten hasi nahi du Mallorkan

30-01-2019

Euskadi-Murias taldeak hamar txirrindulari aurkeztuko ditu Mallorkako Sarian, lau ihardunalditan ospatuta osteguna eta igandea bitartean. Aurten, ibilbidea beste urteak baino menditsuagoa da.

Lehiatuko diren hamar txirrindulariak honako hauek izango dira: Fernando Barcelo, Mikel Bizkarra, Mario Gonzalez, Juan Antonio Lopez-Cozar, Oscar Rodríguez, Hector Saez, Sergio Samitier, Enrique Sanz, Gotzon Udondo eta Dani Viejo, Ruben Perez kirol zuzendaritzapean.

Enrique Sanz txirrindularia: "Ilusioz eta gogoz beterik goaz Mallorkara Benidorren sakon entrenatu eta gero. Izan ere, Bizkarrak eta Oscar eta Samiter gazteek maila bikaina erakutsi zuten. Ni esprintetan sartzen saiatuko naiz Dani Viejorekin batera; elkar ezagutzen eta maila ona ematen bion artean".

Ibilbidea gorabeheratsua izango da. Hasteko, Puig de Sant Salvador Santutegian gorako amaiera izango dute txirrindulariek ostegunean, hain zuzen, 4,6 km %7,3ra. Ostiralean, berriz, erdi menditsuko etapa izango da, hiru mendate guztira, Sa Gramola (3ª), Claret (3ª) eta Puig Major (1ª), azken hori helmugatik 35 kilometrotara. Serra de Tramuntana Saria egun zailena da hasiera batean larunbatean, sei mendateekin, Sóller (2ª), Claret (3ª), Honor (2ª), Sa Batalla (2ª), Puig Major (2ª) eta el Coll d’en Bleda (3ª), bost kilometrotara. Gizon azkarrek aukera izango dute igandean Palman.

Ibilbidea:
Osteguna 31: Campos – Porreres – Felanitx – Ses Salines Saria, 176,9 km
Ostirala 1: Andratx – Lloseta Saria, 172,4 km
Larunbata 2: Serra de Tramuntana Saria (Sóller – Deià), 140,1 km
Igandea 3: Playa de Palma – Palma Saria, 159,6 km

Irteeran, 23 talde izango dira, sei WorldTour mailakoak eta hamar Kontinental Profesionalak.

Euskadi-Murias taldearen beste multzo bat Frantziako Grand Prix Cycliste la Marseillaise (1.1) klasikoan arituko da igandean. Otsailean, beste zazpi lasterketetan lehiatuko da Jon Odriozolaren taldea: Valentzia, Bessèges, Murtzia, Oman, Almeria, Andaluzia eta Haut Var.

Argazkia: Photo Gomez Sport