Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Bizkarra, erorketa baina hausturarik ez Mallorkan
Partekatu:      

Mikel Bizkarra, erorketa baina hausturarik ez Mallorkan

31-01-2019

Mikel Bizkarrak ez ditu hausturak Mallorkako aurreneko saioan erorketa izan ondoren. Edonola ere, ferula jarri diote erietxean eta azterketa berriak egin beharko ditu hurrengo astean lesiorik baztertzeko.

Erorketa helmugatik 15 kilometrotara gertatu da tropela erritmo bizian eta hainbat txirrindulari erori egin dira. Bizkarrak ukalondoan eta eskumuturran zuen mina eta Palmako Clinic Balear Ospitalera eraman dute. Medikuek ez dute hausturarik aurkitu eta ferula jarri diote eskuineko besoa babesteteko. Orain atsedena hartuko du bizkaitarrak eta hurrengo lasterketa galduko du, Valentziako Itzulia, hain zuzen ere. Hurrengo astean, azterketa berriak hartuko ditu dena ondo bidean dela baiaztatzeko.

Mikel Bizkarra: "Mina nuen eskumuturra, baina jarraitzen saiatu naiz. Ezinezkoa izan da aurrera egitea eta ospitalera joatea erabaki dut. Eginiko frogek apurketarik baztertzen dute. Edonola ere, azterketa berriak egingo ditut hemendik egun batzuetara ziur egoteko".

Enrique Sanz erori egin da; ez du ezer nafarrak, ordea; beste taldekideak, berriz, moztu egin dira eta ezin izan dute garaipenaz borrokatu amaieran. Cofidis taldeko Jesus Herradak irabazi du maldan gora.

Óscar Rodríguez, Juan Antonio López-Cozar, Fernando Barceló, Daniel Viejo, Héctor Sáez, Sergio Samitier eta Gotzon Udondo lehiatuko dira ostiralean.

Argazkia: Photo Gomez Sport 

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium