Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Bizkarrak eskafoidea du hautsita; Erasora Mallorkan
Partekatu:      

Mikel Bizkarrak eskafoidea du hautsita; Erasora Mallorkan

02-02-2019

Mikel Bizkarrak eskafoidea hautsita du eta ebakuntza egingo diote laster osatze epeak azkartzeko. Euskadi-Murias saio ederra Mallorkan burutzen zuen bitartean, albiste txarrak Bilbotik heldu dira; Bizkarrak azterketa berriak egin ditu Intermutual Euskadi Hospitalean eskuineko besoan, goizean Palmatik bidaiatu ondoren.

Beraz, galera nabarmenda da Bizkarrarena euskal taldearentzat denboraldi hasieran. Hain zuzen, Valentziako Itzulia eta Omango Tourra galduko ditu bizkaitarrak hasteko.

Bizkarrak erorketa izan zuen ostegunean Mallorkako aurreneko proban. Hasierako mediku azterketak hausturarik baztertu zuen, baina gaurkoak eskafoidearen apurketa baieztatu du tamalez.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Mikelen lesioa tamalgarria da; izan ere, gure txirrindularirik garrantzitsuena zen lehendabiziko lasterketetan. Mallorkan, berriz, oso ondo aritu da taldea gaur. Oscar, Chupete eta Mario taldekideek ihesaldiak harrapatu dituzte lasterketa buruan. Amaitzeko, Oscarrek onenen erritmoari eutsi dio ahulaldia izan duen arte azken kilometroetan".

Erasora Mallorkan

Eguraldi kaskarra protagonista izan da Serra Tramuntana Sarian (Sóller-Deià), 179,3 km eta sei igoerekin, Sóller (2ª), Claret (3ª), Honor (2ª), Sa Batalla (2ª), Puig Major (2ª) eta Coll d’en Bleda (3ª). Euskal taldea ihesaldietan sartu da; hasieran, Oscar Rodriguez eta Juan Antonio López-Cozar; Mario Gonzalezek, berriz, lasterketa burua hartu du eta helmugatik 45 kilometrotara harrapatu dute. Oscar Rodriguez 21. sailkatu da; Fernando Barcelo 24. eta Sergio Samitier 36. ihardunaldi zailean eguraldia dela-eta.

Lasterketa igandean amaituko da Playa de Palma-Palma Sariarekin, 159,6 kilometrotako ordekako ibilbidean, gizon azkarrentzat aproposa da, hain zuzen. Fernando Barceló, Mario González, Juan Antonio López-Cozar, Héctor Sáez, Enrique Sanz, Gotzon Udondo eta Daniel Viejo Euskadi-Murias taldearen zazpi txirrindulariak izango dira.

Bestetik, Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Urko Berrade, Cyril Barthe, Julen Irizar eta Sergio Rodríguez lehiatuko dira Grand Prix Cycliste la Marseillaise (1.1, Frantzia) klasikoan, David Echavarri zuzenduta.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium