Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Sergio Samitier gazteak marka utzi du Mallorkan
Partekatu:      

Sergio Samitier gazteak marka utzi du Mallorkan

01-02-2019

Sergio Samitier (1995) taldekideak maila erakutsi du eta Euskadi-Murias taldearen kemena azaldu du Andratx-Lloseta Sarian, Mallorkako bigarren ihardunaldian, 172,2 kilometrokoa.

Samitierrek erasoa jo du Puig Major mendatean UAE taldeko Simone Petilli italarriarekin batera eta harrapatu dituzte Nicolas Edet (Cofidis) eta Thomas Skujins (Trek) aurkariak. Lehenago, Gotzon Udondok primerako lana egin du tropel buruan lehendabiziko ihesaldiaren aldea murrizteko. Daniel Viejo, berriz, erori egin da ondoriorik gabe.

Beraz, Samitier lasterketa buruan ibili da, helmugatik 24 kilometrotara harrapatuta, Movistar Team taldeak lan ederra egin du-eta. Helmugan, Bora-hansgrohe taldeko Emanuel Buchmann alemaniarrak bereganatu du saioa.

Sergio Samitier: "Hankak onak nituenez, saiatu naiz Puig Major mendatean eta ihesaldia harrapatu dugu maldan gora. Hortaz, dena eman dugu tropelak harrapatu gaituen arte. Edonola ere, burua azaldu dugu buruan eta hori garrantzitsua da taldearentzat".

Jon Odriozola, kirol managerra: "Zalantzarik gabe, Samitier protagonista nagusia izan da. Movistar taldeak sakon egin du lan eta horrek ekidin du ziur asko Samitier etapa irabazteko borrokan izatea bukaeran. Samik duen maila erakutsi du; ez da azken aldia izango".

Larunbatean, Fernando Barceló, Mario González, Juan Antonio López-Cozar, Óscar Rodríguez, Sergio Samitier, Héctor Sáez eta Gotzon Udondo taldekideak lehiatuko dira Serra de Tramuntana Sarian, 143 km Soller eta Deia bitartean. Guztira, sei mendate izango dituzte txirrindulariek: Sóller (2ª), Claret (3ª), Honor (2ª), Sa Batalla (2ª), Puig Major (2ª) eta Coll d’en Bleda (3ª).

Argazkia: Photo Gomez Sport 

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium