Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias Circuit Sarthe itzulian lehiatuko da
Partekatu:      

Euskadi-Murias Circuit Sarthe itzulian lehiatuko da

02-04-2018

Euskadi-Murias-ek Frantzia-ko Circuit Sarthe itzulian parte hartuko du aste honetan, asteartetik ostiralera. Euskal taldeak saio garaipena bilatuko du.

Jon Aberasturi, Mikel Aristi, Ander Barrenetxea, Mikel Iturria, Héctor Sáez eta Sergio Samitier lehiatzeko hautaturiko sei txirrindulariak dira.

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Multzo lehiatsua dugu. Aberasturi-k asmoa du esprintetan lehiatzea eta irabaztea. Aristi eta Hector, berriz, bi txirrindulari garrantzitsuak izango dira, baita haien aukerak izango dituzte ere. Iturriak funtsezko kidea izango da eta iazko zauriaz hobetzen ari da egunetik egunera. Azkenik, Samitier-rek etorkizun itzela du eta frogatzeko aukera du eta Barrenetxea talde lana bete egingo du".

Guztira, 17 talde arituko dira, lau WorldTour mailakoak eta 13 Profesional Kontinentalak.

Ibilbidea:
Asteartea. 1ª etapa: Abbaye Royale de l'Epau - Baugé-en-Anjou, 193,6 km
Asteazkena. 2ª etapa: Riaillé - Ancenis, 183,7 km
Osteguna. 3ª etapa: Abbaye Royale de l'Epau - Pré-en-Pail-Saint-Samson, 199 km
Ostirala. 4ª etapa: Brûlon - Sablé, 183,9 km