Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldea garaipenak pilatzera Getxon eta Portugalen
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldea garaipenak pilatzera Getxon eta Portugalen

30-07-2019

Euskadi-Murias taldeak bi lasterketei aurre egingo die aste honetan, Getxoko Zirkuitoari etxean, asteazkenean, eta Portugalgo Itzuliari, asteazkenean hasita eta uztailako 11n bukatuta.

Ordiziako Klasikoan podiuma lortuta Juan Antonio Lopez Cozar taldekidearen eskutik, euskal taldeak garaipena bilatuko du berriro ere Getxoko Zirkuitoan-Otxoa Anaien Memorialan.

Xabier Muriel zuzenduta, Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Gari Bravo, Beñat Intxausti, Julen Irizar, Enrique Sanz eta Dani Viejo dira zortzi txirrindulariak.

Ibilbidea desberdina da aurten. Guztira, 196 km izango dira, zortzi itzuli 24 kilometrotako zirkuitoan, Getxo, Leioa, Erandio eta Loiu herrietan. Berritasun nagusia, ordea, Unbeko igoera da. Helmuga ez da aldatu eta Arkotxako erripan amaituko dute lana txirrindulariek.

Irteeran, 15 talde izango dira: Movistar Team (WorldTour) eta Euskadi-Murias, Burgos BH, Caja Rural-RGA, Delko Marseille, Vital Concept eta W52-FC Porto Kontinental Profesional mailakoak.

Portugal

Beste multzo bat Portugalgo Itzulian lehiatuko da asteazkenetik aurrera. Mikel Aristi, Urko Berrade, Juan Antonio López-Cozar, Mario González, Sergio Rodríguez, Héctor Sáez eta Gotzon Udondo arituko diren zazpi txirrindulariak dira, Ruben Perezen eta David Echavarriren zuzendaritzapean.

Ibilbideak aitzin-etapa du eta hamar saio, baita atseden egun bat ere. Erlojupekoak hasiera emango dio lasterketari baita itxiera ere. Gainean, hiru etapa amaituko dira, Torre (4ª), Serra do Larouco (7ª) eta Senhora da Graça (10ª) mendateetan, hain zuzen ere; beste hiru, berriz, maldan gora bukatuko dira, Loures (2ª), Guarda (5ª) eta Felgueiras (8ª) erripetan.

Lasterketak 20 talde baieztatu du: Euskadi-Murias, W52-FC Porto, Caja Rural-RGA, Israel Cycling Academy eta Arkéa-Samsic (Kontinental Profesionalak), Sporting-Tavira, Radio Popular-Boavista, Efapel, Aviludo-Louletano, Vito-Feirense, UD Oliveirense Inoutbild, LA Aluminios, Miranda-Mortágua, Team Euskadi, Amore&Vita Prodir, Sicasal Bai, Team Medellín, Protouch, Evo Pro Racing eta SRA (Kontinentalak).

Argazkia: Photo Gomez Sport