Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, Frantziako bi klasikotan asteburuan
Partekatu:      

Euskadi-Murias, Frantziako bi klasikotan asteburuan

01-03-2019

Euskadi-Murias taldea bi probatan lehiatuko da asteburuan Frantzian martxoa hasteko, 1.1. mailako Classic l'Ardèche eta Drome Classic lasterketetan hain zuzen ere. Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Julen Irizar, Sergio Rodríguez eta Gotzon Udondo taldekideek zazpikotea osatzen dute, David Echavarri zuzendaritzapean.

Larunbatean, Classic de l'Ardèche Rhône Crussol klasikoak 200,2 kilometro ditu, eta igoerak 12 izango dira. Romain Bardetek irabazi zuen iaz. Igandean, berriz, Royal Bernard Drome Classic probak 214,8 kilometro ditu eta txirrindulariek gainditu beharko dituzten igoerak 15 dira. Lilian Calmejane gailendu zen iaz.

David Echávarri, kirol zuzendaria: "Goi mailako lasterketak dira, 200 kilometro eta gehiago dituzte. Taldeak multzo ederra izango du ahalik eta emaitzarik onena lortzeko eta zergatik ez garaipena lortzeko borrokatzeko. Izan ere, Gari edo Cyril Andaluzian edo Julen Omanen sasoiko azaldu dira. Bizkarrak, ordea, kilometroak pilatzen jarraituko ditu sasoirik onenari heltzeko hurrengo xederik nagusiei begira, hau da, Catalunyako Itzulia eta batez ere etxeko Euskal Herriko Itzulia".

Irteeran, honako taldeak izango dira, 19 guztira: Euskadi-Murias, AG2R-La Mondiale, Groupama-FDJ, Androni Giocattoli, Burgos-BH, Caja Rural-RGA, Cofidis, Delko Marseille, Direct Energie, Israel Cycling Academy, Neri Sottoli, Rally UHC, Riwal, Roompot, Team Arkéa-Samsic, Vital Concept, Wallonie-Bruxelles, Wanty-Groupe Gobert eta St Michel-Auber 93.

Martxoan beste lasterketa hauetan arituko da Euskadi-Murias: Classica Arrabida (17), Volta Alentejo (20-24), Volta Catalunya (25-31), Classic Loire Atlantique (30) eta Cholet Pays de Loire (31).

Argazkia: Photo Gomez Sport