Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias Portugalen itzuliko da
Partekatu:      

Euskadi-Murias Portugalen itzuliko da

15-03-2019

Euskadi-Murias taldea lehiatzen hasiko da berriro asteburu honetan. Hain zuzen, Portugalgo Clássica da Arrábida lasterketan arituko da igandean; 182,3 kilometro ditu probak eta lurrezko atal bi.

Ander Barrenetxea, Urko Berrade, Cyril Barthe, Mario González, Julen Irizar, Héctor Sáez eta Dani Viejo zazpi txirrindulariak dira, David Echavarri zuzendaritzapean.

Cyril Barthe: "Lasterketa multzo on bat lehiatuta, oso ondo ikusten dut neure burua entrenatzen. Espero dut zortea taldearen alde izatea Portugalen urteko aurreneko garaipena bilatzeko. Izan ere, talde indartsua dugula uste dut eta bide ederra jorratzen ari gara. Beti bezala, dena emango dugu errepidean".

Ibilbibe bihurria du lasterketak, 182,3 km Palmela-tik Sesimbra-ra, Lisboatik 40 kilometrora. Igoerak bost dira, motzak dira baina malda ederrak dituzte, hiru aldiz igoko dute Alto da Serra-ra bigarren zatiko zirkuitoan eta helmugan azkena. Bestetik, bi lurrezko atal izango dituzte txirrindulariek, 84,1 eta 98,8 kilometroetan.

Partaidetza nazioartekoa da; 161 txirrindularik eta 23 taldek parte hartuko dute. Euskadi-Murias Portugalen lehiatuko da berriro ere hurrengo astean, Alentejoko Itzulian, martxoatik 20tik 24ra. Catalunyako Itzulia (25-31), Classic Loire Atlantique (30) eta Cholet Pays de Loire (31) beste probak izango dira martxoan.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium